Mark Olsonek bi kontzertu eskainiko ditu Donostian eta Bilbon
BILBO. Lehena Bilboko Satelite T aretoan izango da, ostiralean, azaroaren 6an, eta bestea Donostiako Dabadaba aretoan, larunbatean, azaroaren 7an. Taula gainean, Ingunn Ringvold eta Juan Blas Becerra arituko dira Olsonekin batera.
The Jayhawks alt country eta americana soinuen talde mitikoko sortzaile, abeslari, gitarrista eta konpositoreetako bat da Mark Olson. Orain, bakarka egindako lan berriarekin, The Jayhawks eta Creekdippers taldeekin egindakoari buelta eman dio.
Bere neska lagun Ingunn Ringvold abeslari eta musikari norvegiarrareki batera auto karabana, landa etxe eta hoteletako geletan grabaturiko abestien bilduma bat da disko berria.
"Lan honetan gogor aritu naizela aitortzen dut. Daukadan guztia jarri dut bertan. Ahal nuen hobekien jotzen, interpretatzen eta konposatzen saiatu naiz. Etorizunerako begirada bat izatea eta gure istorioak aurrera jarraitzea nahi dut", dio Olsonek.
Más en Cultura
-
Alejo Stivel: “La del Kafe Antzokia será una fiesta que quien vaya no va a olvidar”
-
Las instituciones financiarán sin recurrir a créditos la última fase de ampliación del Bellas Artes
-
La Sala BBK estrenará en Aste Nagusia la comedia musical 'Confeti. El regreso'
-
"Siempre me he sentido un poco nómada, pero volver a casa es una alegría"