Síguenos en redes sociales:

Aurtengo Komiki Sari Nazionalaren irabazleak, Getxon

JAIALDIA - Santiago García eta Javier Olivares, aurtengo Komiki Sari Nazionala jaso duten egileak, azaroaren 20 eta 22 bitartean ospatuko den XIV Getxoko Komiki azokan izango dira. Halaber, jaialdiak nazioarteko zenbait marrazkilari entsutetsu batuko ditu bere inguruan, esaterako, Futurama telesailaren estetikaz arduratzen den Dave Cooper. Urtero bezala, hainbat topaketa eta sinatze-saio izango dira jaialdian, azken nobedadeak eskura-tzeko aukera izateaz gain. - DEIA