Barandiaran eta Caro Barojaren inguruko hitzaldia, astelehenean
Kondestablearen Jauregian eskainiko den hitzaldian herri literatura eta hizkuntza aztertuko dira
iruñea - Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatuta, astelehenean, urriak 5, Barandiaranen 25. urteurrenaren atarian: Barandiaran eta Caro Baroja hitzaldia eskainiko da Kondestablearen Jauregiko Civivoxean, arratsaldeko 19:30ean, Asier Barandiaran EHUko irakasle eta filologoaren eskutik.
Joxemiel Barandiaran antropologo, etnologo eta arkeologo euskaldunaren eta (1889-1991) eta Julio Caro Baroja idazlearen (1914-1995) artean izandako adiskidetasunak eman zituen fruituak izango dira solasgai nagusi hitzaldian. “Hitzaldian, batez ere, herri literaturan eta hizkuntzaren azterketan eratorri ziren emaitzak deskribatu eta aztertuko dira”, azaldu dute antolatzaileek.
Hizlariari dagokionez, Asier Barandiaran Euskal Filologian doktorea (UPV/EHU) eta Lehen Hezkuntzako Maisutzan diplomatua da. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika departamenduan, Gasteizko campusean. Euskal literaturaren LAIDA ikerketataldean aritzen da. Eusko Ikaskuntzako lehendakariordea eta Nafarroako ordezkaria Errektore Kontseiluan. - M.M.P.
Más en Cultura
-
Arriaga Antzokiak produkzio propioaren aldeko apustua egin du
-
Etxepare incrementará un 15 % las ayudas a la proyección exterior de la cultura vasca
-
El Arriaga redobla su apuesta por la producción propia y el talento local
-
La granadina Violeta presentará su debut discográfico en el Palacio Euskalduna