Aholkulari eta adiskide
koldo Narbaizak aurkeztuta ezagutu nuen Antxon. Ordurarte, noizean behin ikusten nuen han edo hemen, baina bere mundura hurbildu arte, klasikoarena alegia, ez genuen eduki aukerarik gu bion arteko zaletasunaren bidez harremanik sortzeko. Bizkaieraz nire lehenengo lana asko estimatu zuen, eta hortik aurrera hasi ginen elkar ezagutzen. Lan horren grabazioa Bratislavan izan zen eta bera ere etorri zen, aholkulari-aditu gisa. Bratislava eta Viena elurtutako hirietan pasatu genituen lan egun horien oso oroitzapen ona daukat. Bera ondarrutarra izanik eta ni mutrikuarra, beste konplizitate bat irekitzen zen gure artean. Bere gazte garaian nola Mutrikuko Conservas Arrutiko bulegoan lan egiten zuen, abarketetan motozikletaz nola egunero joaten zen Ondarrutik, nola nire aitaren seiscientosarekin topo egiten zuen bidean edota bere Mutrikuko lehenengoetako andregaiari buruzko berri ematen zidan, eta horrela, gure bi herrien arteko gauzetaz mintzatzen, lagunarteko harremana indartuz joan zen. Gizon ixila zen Antxon, asko kostatzen zitzaion irekitzea. Apurka-apurka ateratzen zuen kanpora bere barruan altxorra balitz gordetzen ari zela zirudien jakinduria. Gure adiskidetasuna aurrera joan ahala, Antxon, aholkulari lagungarria bihurtu zen. Berarekin geratzea jai eguna izaten zen niretzat, hainbeste zekien! Gizon ona zen Antxon Zubikarai, oso ona. Konpositorea, musikaria
Más en Cultura
-
Arriaga Antzokiak produkzio propioaren aldeko apustua egin du
-
Etxepare incrementará un 15 % las ayudas a la proyección exterior de la cultura vasca
-
El Arriaga redobla su apuesta por la producción propia y el talento local
-
La granadina Violeta presentará su debut discográfico en el Palacio Euskalduna