BILBO. Uncle Tupelo, Green on Red, Jayhawks eta Son Volt taldeekin batera 1990eko hamarraldian country alternatiboaren aitzindaria den talde estatubatuarrak "musika genero gama zabaletik" hartzen du bere inspirazioa, cowpunk edo power pop estiloak bezala.

Rhett Miller eta Murry Hammond-ek 1993an Dallasen osatu zuten taldea. Rhett Miller talde buruak mende honen hasieran bakarkako lanari ekin bazion ere, taldeko hasierako kide berberek jarraitzen dute gaur egun. Iaz "Most Messed Up" disko berria kaleratu zuten. Austinen grabatua, 12 kantak osatzen dute lana, eta The Replacements taldeko Tommy Stinson eta Neko Case bandako Jon Rauhouseren kolaborazioak ere izan ditu.

"Diskoaren melodiarik xarmagarrienak zartada elektrikoen bidez azkartzen dira, powerpop eta gitarra akustikoak batera doaz eta amerikar sustraiak ere antzematen dira", adierazi dute.

Bere lanek oso kritika onak jaso zituzten 1990ko hamarraldian zehar, nahiz eta salmenta kopuruan era berean ez islatu. Hala ere, zoritxarreko gertaera horrek euren soinua sendotu zuen eta indartsuagoak bihurtu zituen zuzenekoetan, taldekideek adierazi dutenez.