Bilbo - Iñigo Garatu (Salamanca, 1990) artista gaztearen Work spaces (Laneko gunea) inauguratu zen atzo Bilbao Arte aretoan; espazioak ekoitzitako 2015eko laugarren erakusketa da. Argazki bilduman Bizkaiko industria izaerako lekuen ikuspegi desberdina azaldu nahi da, eta horien artean funtzionatzen ari diren eta bertan behera utzita dauden industria-eraikinen kanpoaldeak ikusteko aukera ematen du. Proiektua osatzeko forma geometriko xumeko hainbat eskultura-lan sortu ditu egileak eta horiekin laneko barne-gune bat osatu da. Erakusketa ikusgai egongo da uztailaren 24ra arte, 17:30etatik 20:30etara, astelehenetik ostiralera. - DEIA