Mimmo Paladino, hizkera artistiko askoren jabe
Pintura eta eskulturaz gain, artista italiarrak zinea, zeramika, terrakota, grabatuak eta eszenografia landu du
bilbo - Domenico Paladino (Paduli, Italia, 1948) joan den mendeko azken laurdenean nazioarteko artea berritu zuten sortzaileetako bat da, transabangoardia deitutako mugimenduan sartutakoa. 1980an, Achille Bonito Oliva kritikariak gonbidapena egin zion Veneziako Bienaleko erakusketan parte har-tzeko, Sandro Chia, Francesco Clemente, Enzo Cucchi eta Nicola De Maríarekin batera; hain zuzen ere, horiexek osatu zuten mugimendu artistiko horren gune nagusia. Italiatik transabangoardiak modu figuratiboan pintatzeko gaitasuna berreskuratu zuen. Gainera, Paladino margolari eta eskultoreak obra zabala garatu du, hizkera artistiko ugariren bitartez: grabatuak, terrakotak eta zeramikak, eszenografiak, zinea (bere pasioa), hiri-espazioetarako esku-hartzeak... Hain zuzen ere, teknika eta material ugarirekin esperimentatu nahia da bere lan grafikoaren ezaugarri nagusienetakoa, 1970eko hamarkadaren amaieran hasitakoa. - I. M. E.
Más en Cultura
-
Arriaga Antzokiak produkzio propioaren aldeko apustua egin du
-
Etxepare incrementará un 15 % las ayudas a la proyección exterior de la cultura vasca
-
El Arriaga redobla su apuesta por la producción propia y el talento local
-
La granadina Violeta presentará su debut discográfico en el Palacio Euskalduna