Síguenos en redes sociales:

Profil aberatseko artista

Buenos Aires auzoan jaio zen, Lasarten, eta umetan hasi zen soinu handia ikasten, Bikondoaren akademian. Soinu txikira pasatuz, Eleuterio Tapia osaba izan zuen irakasle, eta berarekin hasi zen plazetan eta erromerietan. Hamazazpi urteko azaldu zen lehen aldiz plazan bakarrik, 1981ean, Igeldon. Euskal Herriko Trikiti Txapelketak irabazi zituen 1986an eta 1988an. Harrezkero Zaldibobo (1992-94) eta Hiru Truku (Bixente Martinez eta Ruper Ordorikarekin) taldeetan aritu izan da. 1976tik Leturia pandero jolearekin aritu izan da, Tapia eta Leturia Band taldean lehenik eta Tapia eta Leturia laukotean gero (Jexux Aranburu eta Arkaitz Miner ere lagun zituztela). Ibilbide horretan bederatzi disko kaleratu zituzten, tartean 'Juergasmoan', 'Bizkaiko kopla zaharrak' edo 'Hain zuzen'. 1998. urtetik aurrera bakarka aritu da Joseba Tapia, eta sei disko argitaratu ditu tarte horretan: 'Apoaren edertasuna' (Koldo Izagirreren istorio bat ardatz hartuz eginiko lana); 'Québec: hamalau kantu independentziarako'; 'Agur Intxorta maite'; 'Real Politik'; 'Eta tira eta tunba'; eta azken hau, 'Tximela kapitainaren izarrak'.