Síguenos en redes sociales:

'Esan eta egin', Alex Sarduiren estraineko nobela

'Esan eta egin', Alex Sarduiren estraineko nobela

BILBO. Orain arte abeslari legez ikusi dugu, baina bagenekien letra egile ere bazela, aspalditik gainera. Halatan, bestelako jauzia egin du Alex Sardui gernikarrak, musikatik narratibara pasatuz. Esan eta egin (Baga-biga) nobela idatzi du Sarduik, mezu "zuzen eta gardena" daukan liburua. Lagunen arteko fideltasunaz hitz egiten du egileak bertan, 50. eta 60. hamarkadetan girotutako istorioa onduz. Aspaldian barruan bueltaka zeukan istorioa bota nahi izan du bizkaitarrak: "Gazte talde normal baten gora beherak kontatzen ditut; baina bat-bateko gertakizun batek hankaz gora jarriko du dena. Ez dot leku jakin bat zehazterik nahi izan, fikzioari garrantzi handiagoa ematearren", aitortu zuen atzo gernikarrak. argazkia: david de haro