Síguenos en redes sociales:

Garazi Kamiok irabazi du Zubikarai beka

bilbao. Garazi Kamioren (Andoain, 1979) proiektu batek irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai saria. Bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan zena, 2010ean formatuz aldatu eta nobelak sortzeko beka bihurtu zen. Aurten, hogeita hamabost lan aurkeztu dira, inoiz baino gehiago, eta horien artean Kamioren proposamena aukeratu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak. Orube abandonatuak du izena Garazi Kamioren proiektuak. Hiru garai desberdinetan, hiru pertsonaia bakartiren historia kontatuko digu nobela honek. Epaimahaiak azpimarratu du testuaren fintasun psikologikoa eta irudien indarra.