Zuberotarrez eginiko lehen filma 2012an estreinatuko da
bilbo. Barton Films-ek bere euskarazko filmen katalogoa argitaratu du, eta atzo Bilbon eginiko prentsaurreko batean agertu zuten. Aurten estreinatu direnak eta estreinatuko direnak pelikula berriekin nahasten dira katalogo honetan. Gartxot ikusteko modurik ez dago jada -arin samar kendu zuten zineetatik, egia esan- baina Olentzero eta iratxoen jauntxoa bai, eta jendeak modu onez hartu ditu istorio biak. Eta ostiral honetan Malutatxo estreinatuko dute, gorila zuri baten abenturak kontatzen dituen filma ikusgarria.
Baina ezusteak ez dira hor amai-tzen. Datorren urterako badago zer ikusi. Barton Fims-ek Aita zombia naiz pelikula ekoiztu du eta otsailean estreinatuko da. Lan honek Enfants Terribles saria jaso berri du Xixoneko nazioarteko zine jaialdian. Horrezaz gain beste bitxikeri bat aurkeztuko da laster: Xora, zuberotar euskaran egindako lehen filma, Iparraldean eta Hegoaldean datorren martxoan estreinatuko dena.