Arriagan aritzeko aukera izango dute dantzazaleek
Bilbo. Beste urte betez ateak eta oholtza zabalduko dizkie Arriaga Antzokiak arte eszenikoen zaleei. Denboraldiko lehen Ilbetean parte hartzeko izen emate epea zabaldu zuen atzo antzeztokiak.
Dantza izango da Ilbeteko gai nagusia eta urriaren 3an, igandean, hautatutako pertsonek agertoki enblematiko horretan dantza egiteko aukera izango dute. Ilbetea kulturaren bidez ospatzeko ekimen original honekin, antzokiaren xedea, aukera askorik ez dituzten dantza zaleek oholtzara igotzeko parada izatea da.
Arriagan dantza egin nahi duzu? galderari baiezko erantzunarekin ihardesten dion edonork, Arriaga Antzokiarekin harremanetan jar-tzea besterik ez du; telefonoz (94 403 55 00) zein posta elektronikoz (plenilunio@teatroarriaga.com).
Dantza Ilbetearen partaideak hautatzeko, Emilio Sagi Arriaga An-tzokiko zuzendari artistikoa buru den hautaketa-prozesua antolatuko da. Hautagaiak ez dute zertan profesionalak izan behar; baldintza bakarra dantzan ondo moldatzea izango da. Halaber, estiloei begira, ez da mugarik izango ere. Zentzurik zabalenean ulertuko dute dan-tza epaimahaikideek: dantza klasikotik proposamen garaikideetara eta euskal dantzetatik, hip-hopeera igaroz.
Más en Cultura
-
Katixa Agirre y Eduardo Mendoza recogen el Kutxabank Atea Saria
-
Del fin de gira de Izaro a Medina Azahara, el Sanbar Blues y el Here Comes the Summer Fest
-
Marte Lasarte: "Nuestros conciertos son muy divertidos, un visto y no visto, breves y buenos"
-
Mircea Cärtärescu: "Escribir es como respirar, mi literatura también es un gesto automático”