Arriagara heldu da "Xabinaitor", super-heroi euskalduna
Patxi Gallegok sortutako pertsonaiaren antzerkirako egokitzapena da
bilbo. Superman, Batman, Spiderman? atzean geratu da super heroi horien garaia. Orain, gure artean, EGAko titulua duen heroi bakarraren, Xabinaitor heroiaren, unea iritsi da. Datorren astelehenean, martxoaren 22an, Xabinaitor antzezlana, Patxi Gallegoren komikian oinarritutako muntaia, Arriaga Antzokira iritsiko da, ETB-ko Wazemank programan parte hartzen duten aktoreen eskutik.
Gorringo konpainiak Xabinaitor euskarazko antzezlana eskainiko du martxoaren 22an, 20.00etan, eta bi saiotan 23an, 11.00etan eta 20.00etan. Mikel Pagadizabal, Mikel Laskurain, Egoitz Lasa, Ainere Tolosa, Isabel Agirresarobe, Asier Sota eta Anjel Alkain dira EGAko tituluduna den Xabinaitor super-heroiari buruzko komedia honetan parte hartzen duten aktoreak. Nagore Aranburuk egin du Anartz Zuazua-k zuzendutako muntaia horren an-tzerkirako egokitzapena.
Duela denboraldi batzuk, bere euskara hobetzeko helburuarekin Tolosaldeko baserri batera joan zen gazte baten gorabeherekin barre eragin zigun Gorringo konpainiak Kutsidazu bidea, Ixabel filmean. Orain, Patxi Gallegoren Xabinaitor komikitik egokitutako antzerki muntaia aurkezten digu. Obra horretako protagonista euskal super-heroi bat da, edertasun femeninoa gurtzeko prest dagoena, bizi-tza zibilean Xabino Lizuniaga gisa ezagutzen dena.
Nagore Aranburuk antzerkirako eginiko egokitzapenarekin, Gorringo konpainiak umore lotsagabeko obra euskaraz eskaintzen digu.
8-158 urte bitarteko adina dutenei zuzendutako antzerki lana da, Wazemank-eko talde sortzailearen eskutik datorrena. Norbere buruaz barre egitea baino ezer hoberik ez dagoenez, horretaz dihardu neurri batean Xabinaitor-ek.
Más en Cultura
-
“La historia de amor epistolar de mis padres era una novela que me debía hace 30 años”
-
Sparks: los raros y ‘chisposos’ del BBK Live
-
“Cuando empecé a escribir esta historia en 2009, sí que pensaba que estaría bien ser longevo; ahora, no”
-
El latino Julián Fontalvo ‘imita’ a grandes del pop y el rock en Bilbao