Zerealen historia eta ezaugarriak ezagutzea, edo ibilbide gidatu bat naturan. Mungiako Udalak Aste Berdea ospatzeko herritarrei eskaintzen dizkien aukerak dira. Izan ere, zerealak eta biodibersidadea izango dira Mungiako Aste Berdeko protagonistak. Ekainak 3an eta 5ean, Mungiako Udalak ingurumenarekin lotura izango duten ekintza desberdinak antolatuko ditu. Beste alde batetik, birziklatzeko eta etxean energia aurrezteko tresnen erabilera sustatuko ditu Udalak.

Udaletik aurreratu dutenaren arabera, aurten bere, Aste Berdea ospatuko da ekaineko lehen astean. Zentzu honetan, biztanleei zuzendutako ingurumena zaindu eta apreziatzeko ekintza desberdinak antolatu ditu Udalak. Hasteko, ekainak 3an, osteguna, 18:00etatik aurrera udaletxeko “erakusketa aretoak heldu eta familientzako tailer bat jasoko du, partaideei zerealen jatorria deskribatu eta bertatik pasta lortzeko egin beharreko prozesua azalduta”.

Bertan parte hartu nahi duten mungiarrek izen-ematea ekainaren 1a baino lehen egin beharko dute, izan ere, plaza mugatuak egongo dira. Beste jarduera nagusia 5ean izango da, larunbatean. Iñigo Zuberogoitiak Butruoe ibaiaren inguruetako bizi aniztasuna erakutsiko duen ibilbide bat gidatuko du, “familia eta helduei zuzenduta berriro ere”.

Kasu honetan, izen-ematea ekainaren 4a aurretik egin beharra dago, eta gainera “gomendagarria da oinetako eta erropa erosoak eramatea”, diote. Bi ekintzetarako izen-ematea tokikoagenda@mungia.eus helbidearen bidez egin daiteke, WhatsApp-arekin edo telefono deia eginda; azken aukera hau bulego ordutegian bakarrik.

Baina aste honetako ospakizunaren baitan, Udalak ere birziklatzeko ohitura sustatu nahi du. Horrela, “materia organikoa etxean birziklatzeko material eta giltza HAZ bulegoan eskatu dezaketela” oroitarazten die mungiarrei. Beste alde batetik, etxean energia aurrezteko kit bat udaletxean eskuragarri daukate, tokikoagenda@mungia.eus helbidean eskatuta.