Mungialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak gurasoentzako eskolaren edizio barri bat martxan jarriko du. Osasun-egoera dela eta, aurtengo eskolak modu telematikoan eskeiniko dituzte haurtzaro eta nerabezaroan adituak diren psikologoek. Jada, pertsona interesatuek euren izen-ematea egin beharko dute urtarrilaren 29a baino lehen gizartekintza@mungia.eus eta prebentzioa@mungialdea.eus helbide elektronikoen bitartez. Hiru modulo desberdinetan garatuko dira eskolak; hiru eta sei urte bitarteko seme-alabak dituztenei zuzendutakoa, zazpi eta hamaika urte bitartekoentzat eta, amaitzeko, hamabi eta hamasei urte bitartekoentzat. Hauetan, umeen hezkuntza prozesuan ager daitezkeen egoera edo zalantza desberdinen inguruko informazioa jasotzeko aukera izango dute guraso partaideek: haurren portaeren ingurukoak, jokabide arriskutsuak sahiestearen ingurukoak, gurasoen autoritatea, autoestimua, sexuaren inguruko lehenengo elkarrizketak, menpekotasunen ekiditea eta abar.