Loiuko Udala, Gurutze Gorriko bolondresen sarearekin elkarlanean, herriko pertsona adintsuak laguntzeko Gertutasun eta Akonpainamendu programa bat martxan jarriko du urtarriletik aurrera. Konfinamenduan zehar, bi entitateak lanean aritu ziren nagusien etxeetara euren beharrak ezagutzeko igarotzen eta ikusitakoaren ondoren, ekimen hau martxan jartzea erabaki dute. Hainbat tresna erabiliko ditu programa berri honek herritar sektore honen bizi kalitatea hobetzeko: giza-kanpaina desberdinak, nagusientzako akonpainamendu ekintzak egitea, jarraipenerako agendak, asteroko aten-tzioa, kudeaketa edo ekintza desberdinetarako laguntza puntualak, bolondresen promozioa eta hauentzako formakuntza desberdinak eta abar. Planaren kudeaketa lanari dagokionez, gizarte esku-hartzeko teknikari batek beteko du paper hori programa berrian.