2020 urte ezohikoa bukatzen doan einean, gabonetako data berezietara ere hurbilduz doa egutegia, baina aurtengoak, tamalez, oso jaialdi desberdinak izango dira covid-19ak eragindako izurritearen aurka hartu behar izan diren neurriak direla eta. Hala ere, Zamudioko Udalak herriko gaztetxoek urte bukaera borobila izateko ekintza programazio zabala antolatuko du, beti ere, osasun-agintaritzatik emandako argibideak beteta eta beharrezkoak diren segurtasun neurri guztiak modu zorrotzean errespetatuta. Datorren astelehenean, hilak 21, hasiko da programazioa jorratzen eta abenduaren 30a arte ekintzak egongo dira kultur etxean eta Zamudioko eskolan. Mota desberdinetako tailerretan parte hartzeko aukera izango dute ume zamudioztarrek; gutun magikoei buruzko 3D tailerra, Olentzero eta Mari Domingiren janzkerak imitatzen dituzten mozorroak egitearen ingurukoa, gabonetako apaingarriak modu errezean sortzearen ingurukoa eta feltrozko elurretako panpinak egitekoa, besteak beste. Ipuin kontalariek ere presen-tzia izango dute Zamudioko urte amaierako plangintzan eta, gainera, teknologiarekin lotutako jardunaldiak ere izango dira robotika eta LEGO jokoak elkarbanatuta, abenduaren 28, 29 eta 30ean. Azken ekintza hau bost eta hamabi urte bitartekoei zuzenduta egongo da eta, gainontzekoak, lau eta hamabi urte bitartekoei. Beste alde batetik, segurtasun-neurriak errespetatu ahal izateko beharrezkoa izango da ekintza guztietan parte har-tzeko aurretiaz izen-ematea egitea eta, honetarako, antolakun-tzak kanal desberdinak ahalbidetu ditu; bata Udalaren web-gunea eta bestea ADI Zamudio aplikazioa. Epeei dagokienez, ekintza ospatuko den dataren araberakoak izango dira. Tailer teknologikoari dagokionez, gaur bukatuko da inskripzioa eta, bestalde, abenduaren 21, 22 eta 23an ospatuko direnetakoa bihar. Amai-tzeko, azkenengo astean egingo diren ekintzetarako izen-ematea datorren martitzena baino lehen egin beharko da. Dena, herriko gaztetxoek 2020 urte ezohiko honi amaiera borobil bat eman ahal izateko, guztiz modu seguruenean eta beharrezkoak diren neurriak errespetatuta.