Urtaroak egutegiako orrialdeak pasatzen doazen einean, hainbat dira bere igarotzean uzten dituen paisaia zoragarriak. Hauek hilezkortzeko asmotan, Zamudioko Udalak argazki lehiaketa berri bat aurkeztu du 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta. Ahalik eta jende gehiagok parte hartu ahal izateko, mugikorraren bitartez ein beharko dira argazkiak, izan ere, jende askok ez dauka kamera on bat izateko aukera. Hiru kategoria izango dira txapelketan; argazki onena, originalena eta txoko ezezaguna. Beste alde batetik, Igotz López alkateak burututako udal-korporazioak herriko ekonomiari bultzada bat emateko aprobetxatuko du kutsu artistikoa daukan lehiaketa honek. Kategoria bakoitzeko argazkilari onenak 20 euroko bonoa irabaziko du herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbi-tzu establezimenduetan erabiltzeko. Gainera, partaide guztien 10 euroko bonoak jasoko dituzte, horrenbestez, guztiontzako sariak izango dira. Parte hartzean interesatuak dauden zamudioztarrek abenduaren 15a baino lehen bidali beharko dituzte euren sakeleko telefonoekin egindako kultura@zamudio.eus helbide elektronikora, partehar-tzaile bakoitzak hiru argazki bidali ahal izanda gehienez. Hortaz, oso aukera ona daukate Zamudioko argazkizaleek euren herriko denda edo tabernatan deskontu handiak izateko.