- Covid-19 gaixotasuna Bizkaiara heldu zenetik, erabatean aldatu du bertoko biztanleriaren egunerokotasuna. Hainbat izan dira osasun eta gizarte krisialdi honek izan dituen ondorio larriak, arlo desberdinetan gainera, esate baterako kulturan. Liburutegiak bi hilabtetean zehar itxita egon ziren eta, gutxinaka, euren aktibitatea maila handi edo txikiaoan berreskuratzen ari dira. Mungiako Torrebillela Kultur-Etxeko librutegiko kasuan, segurtasun-neurriak dira gaur egungo antolakuntzako protagonistak, izan ere, honei esker, bertoko aktibitatea mantendu dezakete herriko irakurzaleak. Nahiz eta antzinan dorretxea gudarako eraiki zen, gaur egun, herrian dagoen irakurtzearengatiko zaletasun handiaren lekuko da. Bertan, lau dira herritarrek osa-tzen dituzten irakurketa klubak; euskarazkoa, gaztelerazkoa, ingelesezkoa eta frantsesezkoa. Konfinamendua zela eta, elkartzeko aukerak oso modu larrian murriztu zituzten, telefono bidezko iruzkinak eginda hautatutako liburuen inguruan, baina, zorionez, egoerak neurri batean hobera egin du. Gaur egun, hilabetean behin elkartzeko aukera daukate irakurketa klubeko kideak. Haurren liburutegia ixtean, arratsaldeko 19:00etan, irakurle amorratuak bertan esertzen dira, sei pertsonako taldetan, segurtasun distantziak mantenduta eta musukoak jantzita. Ondoren, irteeran jende pilaketak ekiditeko asmotan, atzekaldeko atea erabiltzen dute talde hauetako partaideek, euren kultura topagunean ideiak elkarbanatu ostean.

Liburutegiaren funtzionamendu orokorrari dagokionez, osasun-egoera izaten ari den etengabeko aldeketak oinarritutako zerbitzua eskain-tzen ari da. "Normaltasun berri hau izaten ari den etengabeko aldaketetara moldatzen gaude, izurritearen hedapenaren eta osasun-agintari-tzatik bidaltzen dizkiguten argibideak oinarritzat hartuta gure antolakuntzarako. Pausoz pauso egon gara lanean. Hasiera, langileak etxetik lanean ibili ginen, herritarrak ahal genuen neurrian lagunduta. Ondoren, ekainean, Torrebillelakoa ateak irekitzeko aukera izan genuen eta, horrenbestez, jendea bakarka sartu zitekeen liburutegiko liburu maileguak hartzeko aukera izan zuen. Gaur egun, jendea normaltasunez sartu daiteke, nahiz eta pertsona edukiera %50ekoa den eta gel desinfektatzailea dagoen. Gainera, desinfekzio eta garbiketa lanak asko areagotu ditugu", azaldu zuen Unai Alonsok, Torrebillela liburutegiko liburuzainak.

Etengabeko ikasketa garrantzitsua den une honetan, segurtasun-neurriak aldatzen doaz, baina liburutegiko antolakuntzaren lehentasuna herriko irakurketa zaleen topaguneak antolatu ahal izatea da: "Egia da neurriek kontua zailtzen dutena, baina kontuan izanik klub bakitzak zortzi eta hamaika taldekide bitartean dituztela, talde murrizteak antolatzea erabaki dugu. Horregatik, erabaki dugu aurretiazko izen-ematea derrigorrezkoa izatea, izan ere, lehen ez zen beharrezkoa, baina orain, sei pertsona elkartu daitezkeela gehienez, uste dugu antolatzeko modu egokiena dela".

Lehen aipatu bezala, espainiar estatuko biztanleriak ia bi hilabeteetan zehar etxean egotearen beharra izan zuen konfinamendu agindua zela eta. Garai gogor hartan, jendeak mota desberdinetako aisialdirako aukerak jarri zituen mahai gainean; ariketa fisikoa, sukaldatze errezeta moderno edo berriak, musika eta hizkuntza ikastea, mahai jokoak... Aukera guzti horien artean, kultura kontsumitzeko joera oso modu nabarmenean handitu zen. Unai Alonsoren arabera, liburutegi digitalaren erabilera asko igo zen, izan ere, jende askok bertoko film zein web-liburuak irakurtzearen inguruko apostua egin zuten: "Etxean egotearen beharraren aurrean, asko igo ziren liburtegi digitalaren inguruko eskariak. Bertoko eskaintza zabalak jende askoren konfinamendua arindu duela esan daiteke. Jordi Ébole kazetariak esan zuen bezala, izurrite araian kulturak lagundugaitu gehien, disziplina desberdinen bitartez eguneroktasuna igarotzera lagunduta eta honek eskaintzen dituen jakintzak gureganatuta".

Horrenbestez, argi dago Mungiako biztanleriak irakurtzearen inguruko zaletasun handia daukala. Izurriteak izan dezakeen bilakaeraren gainetik, herriko irakurketa klubek euren irakurketa solasaldiak antolatzen jarraitzen dute, kutseketa arriskuak guztiz ekidinda. Bertara-tzeko aukera ez daukaten pertsonek, ordea, badaukate Torrebillelan mota desberdinetako liburuak mailegutan hartzeko aukera. Nahiz eta izurritea garai gogorra den kultura munduko profesionalentzako mundu honek daukan garrantzia goraipatzea ezinbestekoa da.