Azken urteetan, ipar-amerikan hain ospetsua den Halloween jaialdiak indar handia hartu du Loiu bezalako herri euskaldunetan. 31 eguneko gauean, asko izaten dira kaleetara mozorratuta ateratzen diren haurrak, baina, tamalez, aurten Loiun ez da horrelakorik izango, izan ere, Udalak jaialdi hau bertan behera utzi du. Egun berezi honetan, herriko umeak etxez etxe joan ohi dira goxokien bila “saria edo ziria” trikimailua eginda, horregatik, herriko gobernuak jarduera honek daukan kutsaketa arrisku handia kontuan izanda hauek debekatzea erabaki du. “Mesedez, familiei eskatzen diegu ez diezaietela utzi txikiei etxez etxe joate”, adierazi zuen Josu Andoni Begoña alkateak. Bestalde, inongo jai edo boteiloirik egitea ere debekatu du Udalak eta, inongo pertsona elkarketarik egitekotan, osasun-agintaritzatik emandako argibide eta aginduak modu zorro-tzean betetzea eskatu du alkate loiuztarrak.