- Larrabetzuko Udaleko Berdintasun Batzordeak bertoko biztableriaren sormena froga-tzeko eta bere aspektu artistikoeneak islatzeko lehiaketa bat martxan jarri du, aldi berean genero berdintasunaren aldeko borrokan aurrera pausuak emanda. Kasu honetan, larrabetzutarrak diren margolari trebeek euren doainak paper gainean erakutsi beharko dituzte indarkeria matxistaren aurkako mezu bat ahalik eta modu original eta ikusgarri bat islatuta. Jasotako sorkuntza guztien artean, udal-korporazioko kide eta langileek osatutako epaimahaiak aurkeztutako irudi onena aukeratuko dute, ondoren sei metroko zabalera eta hiru metrotik gorako altuera daukan herriko horma bat indarkeriaren aurkako mezu batekin apaintzeko. Paretaren margoketari dagokionez, auzolana izango da marrazketa formatua eta honetarako materialak Udalaren kontura izango dira. Hainbat dira antolakuntzak irabazlea aukeratzeko jarraituko dituzten irizpideak; esate baterako, murala margotzeko izan dezakeen zailtasun maila, kolore eta lerro motak eta abar. Gainera, 200 euroko saria jasoko du margolari garaileak. Parte hartzean interesa daukaten larrabetzutarrek urriaren 30a arte, barikua, izango dute entregatze epea zabalik Anguleri Kultur Etxean horrengo baldin-tzatan entregatuta bere irudia: “Gainazal txiki itxi batean parte-har-tzailearen datuak jarriko dira: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa eta lanaren lema. Aurkeztutako lana eta gutun-azal txikia beste sobre handi batean sartuko dira. Bi sobreen kanpoaldean lanaren lema eta egilearen ezizena jarriko da”. Horrenbestez, herrian bizi diren margolariek euren sormena lanean jarri beharko dute euren herriko pareta bat indarkeria matxistaren aurkako mezu batekin jantzi ahal izateko.