- Behin udazkena helduta eta 2020 urte ezohikoa bere amaierara heltzen doan einean, Bizkaiako herrietako Udalak 2021 urteko plangintza antolatzen hasi dira. Derioko gobernuaren kasuan, Esther Apraiz alkateak burututako udal-korporazioa oso aurrera pausu handiak ematen ari da datorren urteko aurrekontuak diseinatzeari dagokionez, izan ere, pasaden barikuan aurrekontu partehartzaileetarako proiektuak herritarrek aukeratzeko bozkaketa epea itxi zuen. "Gure intentzioa aurrekontuak ahalik eta arinen diseinatu eta onartzea da. Horregatik, aurten ohi baino lehenago hasi gara partehartze prozesua martxan jartzen, lehenengo pausuak uztailean hasita. Gutxinaka aurrera pausuak ematen joan gara eta jaso ditugu derioztarren erantzunak", adierazi zuen Apraizek datorren astean bukatutako prozesuaren inguruan. Orokorrean, neurri handi batean murriztu da aurtengo partehartze prozesuko partaidetza, guztira 92 pertsonak parte hartuta.

Udalak jasotako emaitzen arabera, Eskolara lagunekaz proiektua izan da derioztarrek gehien bizkatu duten ekimena. Derioko Udala Haurren Hirien Sarearen barnean sartu da eta, honen arabera, herriko gobernuak bertoko haurren ikuspuntutik hobetu beharreko aspektuak lantzeko bilera desberdinak antolatzen dira, Umeen kontseiluarekin batera. Proiektu berri honen arabera, Derioko eskolara oinez doazen umeek egiten dituzten ibilbide desberdinak diseinatuko ditu, euren segurtasuna hobetzeko eta, orokorrean, hauen erabilera hobea egiteko, haurrek erosotasun osoz erabili ahal izateko euren lagunekin. Guztira, 15.000 euroko inbertsioa suposatuko luke proiektu honen exekuzioak. Bigarren aukera bozkatuenak kirol munduarekin lotura zuzena dauka, izan ere, bizikleta sarea eraikitzen jarraitzea erabaki dute derioztarrek. Aurten eraikitzen hasi da herriko bidegorri sarea berria, aurretik zegoena berriztuta, horregatik, 2021 urtean hobekuntza horiekin jarraitzea espero du biztanleriak. Orotara, 40.000 euroko inbertsioa suposatuko luke.

Aurrekontu parte-hartzaileetako hirugarren aukera bozkatuenak hirigintzarekiko lotura zuzena dauka, kasu honetan herriko estetikaren hobekuntza orokorra izango liztatekelako. "Esku-hartze estetikoa izan dezakeen espazio publikoak identifikatzea. Pintadak eiteko espazio publikoak garbitzea ere aukera bat izan daiteke", adierazi zuten Derioko Udaletik. Guztira, 30.000 euroko aurrekontua bideratuko du herriko gobernuak. Biztanleriak aukeratutako proiektuekin amaitzeko, Derioko txakurguneak hobetzearen inguruko apostuaren aldeko jarrera adierazi dute derioztarrek. Honela, txakurrak dituzten herritarrek euren aberrekin oso une politak bizi-tzeko aukera izango dute etxetik hurbil, gainera, txakurren abileziak eta trebeziak landuta.

Horrenbestez, partehartze prozesu honetan jasotako emaitzak eskuan izanda, Derioko Udalak datorren urterako aurrekontuak diseinatzen hasteko aukera bikaina izango du. Honela, Esther Apraizek burututako udal-korporazioak aspektu desberdinak antolatzen jarraituko du eta, honela, 2021eko plangintzan aurrerapenak izango ditu.

'Eskolara lagunekaz'. Herriko umeek eskolara bidea oso seguru eta erosoa izatearen aldeko apostua bozkatuena izan da, 15.000 euroko gastua suposatuta proiektuak.

Bizikleta-sarea. Aurten, herriko bizikleta sare hobetzen hasi da Udala eta aukera honen helburua 40.000 euroko ibertsioarekin hobekuntza hau sustatzea da.

Udal-estetika hobetzea. Herriko txoko desberdinetako estetika hobetzearen aldeko apostuak 30.000 euroko gastua suposatuko luke.

Txakurguneak hobetzea. Amaitzeko, herriko txakurrentzako guneak hobetzeko 30.000 euro bideratuko litzateke.