Martxan da jada Mungiako kulturaren isla den ekintza nabarmenetakoa, Lauaxeta olerki lehiaketa. Urtero, asko dira euren sorkuntzak bidaltzen dituzten mungiarrak, euren sormena eta habileziak erakutsita modu poetiko batean. Aurtengo edizioan Mosuba izenburupean entregatu beharko dituzte euren sorkuntzak pertsona partaideek eta jorratu beharreko gaia izenburua bera izango da, hau da, idazleek hitz horren inguruko interpretazio bat eginda idatzi beharko dituzte euren bertsoak. Horrenbestez, aurreikus daiteke oso aniztasun handia egongo dela aurkeztutako lanen artean. Gutxienez, 100 bertso-lerro izan beharko dituzte idazkien eta, gehienez, 200. Euskaraz idatziak izan beharko dira eta jatorrizkoak, hau da, aurretik ez argitaratutakoak, norbanakoak sortutakoak eta ez itzulitakoak. Sarien aspektuari dagokionez, Mungiako Udalak izendatutako epaimahaiak aukeratutako garaileak 800 euroko saria jasoko du eta, bigarren sailkatuak, 500 euro. Lanak aurkezteko epea azaroaren 16an bukatuko da eta idazkiak entregatzeko bide desberdinak ahalbidetu ditu antolakuntzak; Mungiako Udalaren Egoitza Elektronikoa, Udaleko Euskara Saileko ohiko posta zerbitzua edota Herritarrentzako Atentzio Zerbitzuaren bulegoan, modu presentzialean eta 946 741 216 telefono zenbakiaren bitartez aurretiazko hiztordua hartuta. Lauaxeta lehiaketako balidentzeko amaitzen, Udalak jasotako idazkiak bere kabuz modu pribatu eta publikoan argitaratzeko aukera izango du.