- 2020 urteak oso aldaketa handiak ekarri ditu eskutik, izan ere, covid-19 birusak eragindako mundu mailako izurrite larriak oso ondorio bortitzak izan ditu gizartearen egunerokotasunean. Koronabirusak dakarren gaixotasun latzak daukan kutsaketa arrisku handi eta arina del aeta, hainbat izan dira biztanleriak bere eguneroko jardutean ezarri behar izan dituen mugak eta, horrenbestez, bertan behera geratu behar izan diren mota denetariko ekimen edo jaialdiak. Aurten ospatu ezin izan diren ekintza zerrenda luzera, Zamudioko martxa Zikloturistaren izena gehitu behar da, Frantziako Tourra pil-pilean ari den unean, izan ere, Udalak aste honetan jarduera hau bertan behera uztea erabaki zuen. Urtero, adin desberdinetako eta herriko zein inguruetako ehundaka pertsona elkartu ohi dira kirola eta giro bikaina protagonista izaten diren jardunaldi batean; horregatik, oso arriskutsua litzateke hau ospatzea, nahiz eta segurtasun-neurriak hartu. Egun berezi hau, are bereziagoa da Zamudioko Txirrin-Txirrin txirrindulari tza elkarteko kideentzako, bertan eurek maitatzen duten kirol modalitatea goraipatua ikusten dutelako. "Benetan egun eder eta zirraragarria da martxa Zikloturista. Bertan, familia asko ikusten dira eta oso pozgarria da guretzako umeak txikitatik bizikletaren inguruko ilusioarekin ikustea. Pena handia ematen digu aurten ospatu ezin izanak, baina, osasun-egoera kontuan hartuta, erabatean ulertzen dugu Udalak hartutako erabakia, nahiz eta azken unerarte ilusioz zain egon garen", azaldu zuen Gorka Saratxuk, Txirrin-Txirrin elkarteko kideak.

Nahiz eta txirrindularitza talde hau 2006 urtean jaio zen modu ofizialean, hau osatzen duten zamudioztarrak orain dela ia 30 urtetik elkar tzen dira euren bizikletekin elkartu eta Txorierri inguruko ibilaldiak egiten: "Berez, lagun talde bezala hasi ginen, gure artean geratu eta gutxinaka tropeltxoa osatuta. Modu honetan, gero eta jende gehiago gehitzen joan zen, izan ere, txirrindularitzaren mundu honek jende bikaina ezagutzeko aukera ematen dizu. Gaur egun, 20 zaletu inguruk osatzen dugu Txirrin-Txirrin elkartea eta, bakoitza bere kontua zein taldeka, astero eta hilabetero irteerak egiten ditugu normalean". Saratxoren arabera, hilabetean behin antlatzen dira martxa jende tsuenak, nahiz eta urtean behin, Zamudioko Zikloturista hunkigarriena den eurentzako. Beste alde batetik, badago benetan berezia den etapa bat bertoko kideen egutegian; Asturiaserako bidea. Urtean behin, Zamudiotik bertara zuzendutako 210 kilometro inguruko etapa bat egiten dute zamudioztarrek: "Ohitura hau utxinaka pisua hartzen joan da eta, egiten hasi ginenetik, jende asko ezagutu dugu bidean. Alderantziz ere egiten dute asturiarrek, hau da, bertatik atera eta Zamudiorainoko etapa egun batean egitea".

Kirolariak diren pertsona gehienen antzera, oso gaizki igaro zuten Txirrin-Txirrineko kideek konfinamendua, bizikletan ibiltzera joateren ezintasunagatik. Honen aurrean, txirrindula estatikoak eta arrabolak izan ziren euren sendagaiak: "Gure artean argazkiak bidaltzen genituen bizikleta gainean eta egin genituen kilometroak erakutsita barre artean, baina ez dauka inongo zer ikusirik benetan ibiltzearekin. Oso berri ona izan zen berrogeialdiaren amanera, segurtasun-neurriak kontuan izanda ere. Txirrindularitza oso kirol erakargarriada eta, behin bere sareak arrapatuta, gorputzak gero eta gehiago eskatzen dizu pedal-kolpeka jarraitzea. Gainera, oso kirol osasuntsua da, askatasun handia ematen dizuna. Nik jendea hau praktikatzera animatzen dut, izan ere, oso bizkor konturatuko dira ekiten diotenak esaten ari naizenaz".

Saratxuk esandakoa kontuan izanda, argi dago Txorierriko eskualdean bizi diren txirrindulazaleek badaukatela euren zaletasuna elkarbanatzeko topagune bikain bat Txirrin-Txirrin elkartearen eskutik. Nork daki, zamudioztarrak aipatu bezain besteko beharra sortu ezkero kirol modalitate honek, elkartean sartu eta urte batera Asturiasera bideko 210 kilometroko etapa egitea posible izan daiteke, nahiz eta honelakoetan burua eta bihotza konbentzituta egoteaz gain hankak ere indartsuak izan behar diren. Osasun-egoeraren bilakaeraren arabera, ikusiko da Zikloturista bezalako eunetan zaletasun hau.

"Benetan egun ederra da martxa Zikoturista, asko dira bertara hurbiltzen diren familiak"

Txirrin-Txirrin