Aste honek udaldiaren amaiera suposatu du Bizkaiako ume gehienenak 2020-2021 ikasurtera itzuli behar duela, sei hilabete klaseara joan barik. Tamalez, Sondikan bizi diren haurrek ezin izango dute euren ikasgeletako aktibitatea berreskuratu. Dirudienez, Sondikako Haurreskolako langile batek emaitza positiboa izan du azken astean eindako PCR frogan eta, horrenbestez, ikastetxeak ikasturtearen hasiera atzeratzea erabaki du.

Momentuz, zentroa guztiz itxita dago eta bertoko gainontzeko langileak beharrezkoak diren frogak egiten ari dira euren osasun-egoera ziurtatzeko. Euren emaitzak ezagutu arte, Haurreskola itxita mantenduko da ikaslegoaren eta irakaslegoaren segurtasuna bermatzeko asmotan, izan ere, oso arriskutsua litzateke ikasturteari hasiera ematea izurritaren gaineko kontrolik izan gabe zentroan. Horregatik, behin langile guztiek egindako frogen erantzuna ezagutu bezain pronto, eskolako zuzendaritzak eta inplikatutako agintaritzak 2020-2021 kurtsoa noiz hasi ahalko den antolatzeko lanetan hasiko dira. Ikastetxeko gurasoei dagokienez, denak gertatutakoaren jakinaren gainean daude eta zuzendaritzak eurekiko komunikazio harreman estua mantenduko du.

Desinfekzio lanak

Sondikako Haurreskolako langileak emandako emaitza positiboa ezagutu bezain laster, Udalak bere makineria eta pertsonala lanean jarri zuen eta azken egunetan desinkezio lan zorrotzak egiten aritu da eskolako barnealde eta kanpoaldean. Modu honetan, behin zentroko langileek euren osasun egoera hobetuta, ahalik eta bizkorren eta baldintza onenetan ikasturtearen hasiera bermatzea posible izan daiteke.

Beste alde batetik, Udalak bere desio onenak helarazi dizkio emaitza positiboa jaso duen langileari. Hala ere, guztiz beharrezkoak diren segurtasun neurriek markatutako kutso bat izango dela kontuan izanik, haur sondikoztarrak eskuak maiztasun askorekin garbitzera, musukoa une oro jantzita eramatea eta eskola materiala ez elkarbanatzera ohitu beharko dira, Sondikan eta Euskal Herriko gainontzeko herrietan.