Covid-19 birusaren garapen zabal eta bizkorrak oso eragin bortitzak izan ditu euskal gizartearen egunerokotasunean, izan ere, honek daukan kutsaketa arrisku handia dela eta hainbat izan dira erakunde desberdinek maila askotan jarri behar izan dituzten mugak. Aspektu honetan, pertsona adintsuak oso kaltetuak izan dira izurritearen aurrean, eurek osatzen dutelako gaixotasunaren aurreko giza-sektore zaurigarrienetako bat. Arrazoi honengatik, nagusientzako edo jubilatuentzako txokoak izan ziren euren ateak itxi zituzten aurreneko eraikinetakoak, martxoaren erdialdean. Inaktibitate egoera hau kontuan izanda, Loiuko Udalak herriko Nagusien Etxea berritzeko lanak egiteko aprobetxatu du, aho batez onartutako proiektu baten bitartez. Dirudienez, espazio lasai honetako baliabide desberdinak zaharkituta zeuden, izan ere, orain dela 20 urtekoak dira eta, honen aurrean, gaur egungo aktibitate falta aprobetxatuta, are gehiago kontuan izanda noiz ireki ahal izango denaren inguruko ezjakintasuna, berrikuntza lanak aurrera eramatea erabaki du herriko gobernuak.

“Gure Nagusien Etxeko erabileraren kalitatea hobetzen duten berrikuntzak ezartzeko apostua egiten dugu udal-korporaziotik; eta, batez ere, hau zabaldu ahal denerako dena prest egon ahal izateko”, adierazi zuen Josu Andoni Begoñak, alkateak.

Ezarriko diren aldaketen artean, komunetako eta sukaldko aldagai desberdinak eraberrituko dira eta, beste alde batetik, material berriak ere ezarriko dira. Neguko egun hotzei aurre egin ahal izateko, berogailu sistema berria ere izango dute Loiuko jabilatuek erabilgarri, izan ere, nahiko zaharkitua dago orain arte izan dutenak. Estetika arloari aurpegi garbiketa bat egiteko ere, honen barnealdea margotuko da, itxura txukunago bat emateko asmotan. Berrikuntzekin amaitzeko, erabiltzaileen tenperatura neurtzeko kamerak ezarriko dira ateak berriro irekitzen direnean birusaren aurkako prebentzioa areagotzeko. Besoak zabalik jaso dute herriko jubilatuek Nagusien Etxea berriztuko denaren berria, izan ere, Antonio Moyaren, Jubilatuen Elkarteko lehendakariaren, esanetan oso ondo datorkio aldaketa bat euren espazioari: “Oso berri ona da Nagusien Etxeko erabiltzaileentzako, izan ere, bazeuden nahiko zaharkituak dauden gauzak. Ondo datorkio aurpegi garbiketa bat”. Loiuztarraren arabera, konfinamendua eta, orokorrean, izurritea espero baino hobeto eraman dute herriko jubilatuek, baina, hala ere, badaukate ohiko aktibitate maila berreskuratzeko gogoa: “Nahiz eta orokorrean nahiko ondo eraman dugun osasun-egoera larri hau, gogo handiak ditugu Nagusien Etxea berriro ireki ahal izateko, are gehiago ezartzen ari diren berrikuntzak disfrutatzeko. Gainera, urtero antolatzen ditugun ekintzak osoatu ahal izateko gogo handiekin gabiltza denok”. Horrenbestez, osasun-egoerak normaltasun maila bat berreskuratu bezail laster, loiuztarrek Nagusien Etxe berri batean elkartzeko eta gozatzeko aukera izango dute.

“Oso berri ona da Nagusien Etxeko berrikuntza, bazeuden nahiko zaharkituak zeuden gauzak”

“Gure espazioa ireki ahal izateko eta ekintzak antolatzen jarraitzeko gogo handiekin gaude”

Loiuko Jubilatuen Elkartea