Egutegia abuztuan bete-betean murgilduta dagoen arren, Bizkaiko herrietako aktibitatea aurrera doa, osasun-egoerak uzten duen neurrian. Mungiako Udalaren kasuan, lurralde antolakuntzaren inguruko aldaketak martxan jarri dira aste honetan, izan ere, herriko gobernuak martxan jarri zituen astelehen honetan erdigunea oinezkoentzako bilakatzearen prozesua. Ekintza berri honek Andra Mari kalean izango du bere kokapena, Jon XIII plaza eta Torrebillela Kultur Etxea elkartzen dituen arrapalada berrizteko lanak egiten ari direlako. Udalaren arabera, egungo aldapa kenduko da eta, honen ordez, zabalagoa eta malda moderatuagoa izango duen batek ordezkatuko du, modu honetan mungiarren eta, orokorrean, jendearen igarotze jarioa neurri handian erreztuta. Beste alde batetik, behin lanak bukatuta, bankuan, paperontziak, lorategitxoak eta bestelako hiri-altzariak kokatuko dira bertoko erabilpena eta bizia sustatzeko eremu garbi eta antolatu batean.

Dirudienez, Ager Izagirre alkateak burututako udal-korporazioaren intentzio eta helburua, Mungiako erdigunean oinezkoentzako gune zabal bat eskaintzea da herritarrak bertatik normaltasun eta erosotasun osoz ibili ahal izateko. “Gure helburua Mungiako erdiguneko mugikortasuna, itxura eta iraunkortasuna hobetzea da, hau erakargarriagoa egiteko eta bertoko bizikidetzak hobera egin dezan”, azaldu zuen Alaitz Erkorekak, alkateordeak eta Lurralde Arloko zinegotziak.

Oinezkoantzako eremu berri bat sortzea suposatzen duen proiektu garrantzitsu honen inguruko oso iritzi positiboa izan dute mungiarrek, izan ere, herritarrek bozkatu zuten 2019 urtean egindako aurrekontu partehartzaileetako zerrendan. Kasu honetan, Udalak jendeak bidalitako gomendio etaproposamen guztien artean aukeraketa bat egin zuen eta, behin zerrenda bat sortuta, haien artean bozkatzeko aukera eskeini zien, ondoren urteko aurrkontu orokorraren zati bat mungiarren proposamenei erantzutera bideratzeko. Kasu honetan, Mungiako Udalak 40.000 euroko inbertsioa egingo du Andra Mari kaleko lanak egin ahal izateko eta, bestalde, interbentzioak irailaren 11ra arte irautea aurrikusten da. Behin obrak bukatuta, Jon XIII plazan garajea daukatenek arrapalda berritik egin beharko dute sarrera, Andra Mari kaleko bidea itxiki dutelako umeentzako jolasak kokatuta dauden aldetik.