Azken asteetan kirol mundua oso aktibo mantentzen ari da arlo desberdinetan; batez ere zenbait disziplinatako aktibitatearen berreskuratzearekin eta datorren urteko denboraldien planintzak direla eta ez direla. Futbol bizkaitarraren kasuan, taldeek ez dakite oraindik modu ofizialean noiz hasiko den lehiaketa, nahiz eta ahoz ahoko data batzuk kasu askotan entzun diren. Hala ere, Larrabetzuko Uritarrak Kirol Elkarteko jokalariek jakin badakite 2020-2021 denboraldirako oso abantaila handiak izango dituztela etxeko norgahiagokoetan, izan ere, azken asteetan Errebale futbol zelaiko soropila aldatzeko lanetan ari dira. Antza, 2014 urtean ezarri zen belar artifizialak zenbait arazo izan zituen sei urtetan zehar bertan izandako aktibitate nabarmenaren ondorioz, izan ere, nagusien eta oinarrizko futbolaren artean, asko dira Uritarrak elkarteak dituen taldeak eta, horrenbestez, asteburu guztietan bertan jokatzen diren futbol partida jendetsuak, kontuan izanda gainerako egoera klimatikoak. “Iaz antzeman zen arazoak zeudela futbol-zelaiko soropil artifizialean. Gaitz horiek lurraren egonkortasunari eragiten zioten eta arriskutsua zen bertan jokatzen zuten pertsonentzako”, azaldu zuten Larrabetzuko Udaletik.

Egoera honen aurrean, eta futbolarien eta, orokorrean, kirol-gune hau erabiltzen duen jende guztiaren osasuna eta zerbitzuaren kalitatea bermatzeko asmotan, herriko gobernua 2014ean soropila aldatu zuen enpresarekin harremanetan jarri zen arazo honen konponbidea aurkitzeko asmotan. Behin entitatearekin kontaktua ezarrita, enpresak bere errua aitortu zuen kontu honen inguruan, izan ere, Udalak azaldutakoaren arabera, fabrikazio eta material akatsak izan ziren duela sei urte belar artifiziala aldatu zuten unean eta, denboraren igaro tzeaz, kalte hauek islatu egin dira, erabiltzaileentzako arrisku bat suposatuta. Egoera ezagutua, Udalak bi aukera proposatu zizkion enpresari; batetik kontua auzitegietara eramatea eta, bestetik eta egoera hau ekiditeko intentzioarekin, akordio bat hitzartzea. Bigarren bide honetatik ekitea erabaki zuten bi aldeek eta, horreatik, hurrengo akordioa xedatu zuten; enpresak Errebaleko soropil artifiziala udaldi honetan zehar aldatu behar izan du, 2014ean ezarritakoak izandako arazoak konpondu ahal izateko eta, gainera, kalitate eta maila hobea daukan belar mota bat ezarrita. Beste alde batetik, arlo ekonomikoari begira, 51.000 euroko aurrkontua suposatuko du lan berri hauen exekuzioak, guztira, %60ko beherapena suposatuta orain dela sei urte egindako lanen aurrekontuaren alboan. Horrenbestez, Uritarrak Kirol Taldeak bere kolore oskarbia Bizkaiako futbolaren tontorra den kategoriatik arrotasunez eramateko plaza ezinhobea izango da Errebale futbol zelaia.

Arazoak. Larrabetzuko Udalak azaldutakoaren arabera, 2014an egindako soropil aldaketan izandako fabrikazio eta material arazoen emaitza izan dira gaur egungo arazoak. Hauek ezagutua, Udalak hauek ebazteko tramiteak hasi zituen erabiltzaileen osasuna bermatu ahal izateko.

Akordioa. Behin enpresa eta Udala elkartuta, negoziazioko bi aldeek belarra aldatzearen inguruko akordioa hitzartu zuten. Honen arabera, udaldi honetan aldatu behar izan da soropila, kalitate hobea daukan batengatik ordezkatuta eta, beste alde batetik, %60ko beherapena izango luke, 51.000 euroko aurrekontua bideratuta guztira.