- Jata-Ondo elkarteak Uribe On Tour ekimena martxan jarri du, honen bitartez eskualdeko baliabide turistiko eta natural desberdinak ezagutu ahal izateko pertsona interesatuek eta uda arraro honetan plan desberdinak proposatzeko. Plangintza berezi honek aurkezten dituen alternatiba guztien artean, Olentzeroren etxerako bisita dago barneratuta, Mungiako Udalaren laguntzari esker,

Mungian kokatuta dagoen Landetxo Goikoa baserria, Izenaduba Basoa deituriko gune barnean, Bizkaiako baserririk zaharrena da eta, gaurtik aurrera, bisita desberdinak antolatuko dira bertan, jendeak bere historioa modu interaktibo deskubritu ahal izateko. Honetarako, Beitxu Studios enpresa mungiarrak Mungiako Udalak eskainitako errealitate areagotuaren tecnología erabilgarri izango dute goizeko 11:00tatik aurrera bertaratutako bisitariek. Baserri inguruko ibilbide bat egin ahal izango dute eta, baliabide teknlogikoak erabilita, aintzinako irudiak eta itxurak erreparatzeko aukera izango dute. Behin Landetxo Goikoaren nondik norako eta bitxikeriak ezagututa, Mungiako kulturan are gehiago sakontzeko aukera izango dute bertaratutakoek, izan ere, talo tailerra izango da bisita amaneran. Jende askoren esanetan, Mungia taloaren hiriburua da, oso ohikoa delako bertoko jaialdi edo ospakizun berezietan euskal jaki hau prestatzen duten postutxoak ikustea.

Lehen aipatu bezala, gaur izango da lehenengo bisita eta hurrengoak uztailak 18 eta 26. Datozen hilabeteetan ere jarraipena izango du ibilbide gidatuen programazio honek; abuztuaren 1, 9 eta 22an eta irailaren 5, 20 eta 27an, horrenbestez, udaldi osoan zehar eta ikasturtea hasita ere izango da bertara hurbiltzeko aukera. Salneurriari dagokionez, bost euro ordaindu beharko dute partehartzaileek, nahiz eta hamabi urtetik beherako bisitariek ez duten ordaindu beharko. Aurretiazko erreserba egin nahi dutenek, 946 740 061 edo 608 107 591 telefonotara deitzeko aukera daukate, lehenengora goizeko 9:00ak eta arratsaldeko 18:00ak bitartean, edota olentzero@izenaduba.com helbide elektronikora mezu bat bidaltzearena. Bestalde, osasun-egoera zein den kontuan izanda, talde mugatuak izango dira eta partaideen artean segurtasun-distantzia egon beharko da. Behin bisitak bukatuta, guneko langileek erabilitako materiala desinfektatuko dute datozen bisitetean kutsaketa arriskurik ez egoteko.

Segurtasuna. Kontuan izanda gaur egungo osasun-egoera larria, Jata-Ondo elkarteak beharrezkoak diren segurtasun-neurriak hartuko ditu bisitarien osasuna bermatu ahal izateko.

Oso eskaintza zabala. Landetxo Goikoako bisita gidatuetaz gain, eskualdeko beste hainbat ekintza proposatzen dira proiektu honetan; geoturismoa, 'Txakoli expreinece' delakoa ardozaleentzako, basoan murgiltzea, 'Bus & Beer' ibilaldia, Burdin Hesira bisita... Denak udaldi arraro honetan Bizkaiatik atera gabe oso plan erakargarri eta politak egin ahal izateko familia edo koadrilarekin.