- Bizkaiako beste herrietan gertatu den bezala, Loiuko biiztanleriak ezin izan ditu aurtengo San Pedro eta Santa Luzia jaiak ospatu, izan ere, Udalak herritarren segurtasuna bermatzeko hauek bertan behera uztea erabaki zuen, Ziberpaella Eguna eta nagusien omenaldia izanda ekintza bakarrak. Honen aurrean, Udalak 2021 urteko patroien jaiak luzatzea erabaki du, asteburu bat iraun beharrean astebete irautera igarota hauek. “Aurtengo jaietarako 55 ekimen desberdin prestatuta genituen jendeak loiuztarrek eta inguruko jendeak bost egunetan zehar gure herrian goza zezaten, baina, tamalez, ezinezkoa izan da aurrera eramatea osasun-egoera kontuan izanda. Horregatik, astebetera luza-tzea erabaki dugu ekainaren 23tik 30era, San Ferminen edo Aste Nagusiaren luzapenera helduta”, azaldu zuen Josu Andoni Begoñak, Loiuko alkateak, herritarrentzako berri berezi honen inguruan.