- Urtero oso egun bereziak bizitzen dira Sondikan, Bizkaiako beste herri askotan bezala, San Juan egunaren harira, izan ere, Txorierriko herriaren kasuan bertoko jai herrikoiak ospatzen dira data horien inguruan. Tamalez, azken hilabeteetan euskal lurraldean bizi izan den izurritea dela eta, sondikoztarrek ezin izan dituzte betiko ekimenak ohiko moduan gozatu; baina hala ere, Udalak zenbait ekintza alternatibo prestatu zituen herriak jai giroa izan zezan herritarren segurtasuna bermatuta; esate baterako kalejira musikatuak edo San Juan bezperako kolore sua. Urtero, Udalak Sondikaren alde lan egiten duen elkarte bati omenaldi bat prestatzen dio esker oneko ekitaldi batean eta, aurten, herriko osasungintza eta asistentzia sektoreko langileek jaso dute aitorpen egun honetako saria, hau da, herriko osasun-zentroko eta Larrabarrena nagusien egoitzako kideek. "Oraindik ere bizitzen ari garen zorigaizto honetan, lehenengo lerroan lanean ibili zarete. Zuen ispiluan begiratzen gara, zuen eskuetan jarri genituen gure buruak eta ingurukoena, arratsaldeko 8:00etan zuek txalotzera atera ginen, zuen ordutegi eta egutegirik gabeko lan eta ezfrotsua txalotzen dugu, baina, batez ere, zuen ausardia miresten dugu", adierazi zuen Xabier Zubiaurrek, Sondikako alkateak. Udaleko ordezkaritzarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Kontseilaria, Fátima Ansotegi, eta OSI Uribe Osakidetzako kudeatzailea, Mari Luz Marqués, ere egon ziren. Beste alde batetik, Larrabarrena egoitzako arduradun bezala Ainara Solar eta Jorge Morales izan ziren eta, Urga-tziren ordezkari bezala, Carlos del Campo.

Normalean, omenaldi hau udaletxeko bilkura aretoan ospatu ohi da, baina, osasun-egoera kontuan izanda, Udalak kanpoaldean ospa-tzea erabaki zuen segurtasun distantzia mantendu ahal izateko: "Araudiaren errespetua gordetzearen eta edukiera arrazoiak direla eta, ekimena kanpoan ospatzea erabaki genuen, izan ere, zuei eskerrak modu presentzialean eskaini ahal izatea nahi genuen Sondikako herritarrak ordezkatzen dituen leku honetan, batez ere ezohiko garai hauetan". Beste alde batetik, ekin-tza hasieran minutu bateko isilunea izan zen, pandemia honek bere atzean utzi dituen biktimak gogoratzeko. Horrenbestez, oso kutsu hunkigarria izan zuen aurtengo San Juan jaietako omenaldi jarduerak eta, horregatik, hainbat izan ziren hau ikustera hurbildu ziren sondikoztarrak.

Urtero, omenaldi ekintza hau udaletxeko bilkura aretoan ospatu ohi da, baina, aurten, Udalak kanpora ateratzea erabaki zuen osasun-egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriak bete ahal izateko, bertaratutakoen ziurtasuna bermatuta.

Azken hilabeteetan ekintza ofizial gehienetan gertatzen ari den bezala, San Juanetako asistentzia eta osasungintza langileen omenaldian ere minutu bateko isilunea egin zen covid-19ak utzitako hildakoen oroimena gogoratzeko asmotan.