HIKOENA Ohikoena, urteko denboraldi honetan, Loiuko Zabaloetxe auzoko landak jendez gainezka ikustea izango litzateke, denak Santa Luzia eta San Pedro jaiak ospatzen. Ekaineko azken asteburuan, milaka pertsona elkartzen dira bertan ospa-tzen den paella lehiaketan, baina, tamalez, aurtengo osasun-egoera kontuan izanda, Udalak jaiak bertan behera uztea erabaki zuen. Kutsaketa arriskua kontuan izanda, Josu Andoni Begoñak burututako udal-korporazioak jende pilaketak puposa zezakeen ekintza bat ez ospatzea erabaki zuen. Hala ere, herriko kaleetan giro berezi bat izan ahal izateko asmotan, aurten ez da paella lehiaketa osptau berez, ziberpaella txapelketa ospatuko da. Ohiko moduan, Zabaloetxeko landak jendez gainezka ikusi beharrean, aurten txoko eta etxeetan egin beharko dira eguneko argazkiak. Lehenengo ziberpaella txapelketa honetan, sare sozialak egingo dute Zabaloetxeko landak egingo lukeen funtzioa beteko dute, #LoiuPaellas traola izango da honen erakuslea.

Doakoa izan da aurtengo izen-ematea eta, hala ere, asko izan ziren parte hartzea erabaki zuten familia eta koadrilak. Inkripzio epea zabaldu eta ordu batzuetara, jendeak hasi zuen bere taldea apuntatzen eta, haien artean, fijoa da Izaskun Astolaren koadrila. Urtero urtero, orain dela 16 urte ingurutik, lagun talde honek bere baliabide zerrenda luzea plazaratzen ibili da paella gozoena egin ahal izateko eta, zenbait ediziotan, sari desberdinak eskuratu dituzte. “Gu fijo batzuk bara, betidanik. Loiuko jaietako paella eguna oso berezia da guretzako, izan ere, oso giro polita dago beti. Aurten, koronabirusaren kontua del aeta, egia da ez dela komenigarria honelako ekintzak ez ospa-tzea. Oso ekimen ona iruditzen zait sare-sozialetan ospatzearen kontua, jendeak honelako egunetan jendeak gogo asko ditu jardunaldi polit bat pasatzeko. Gu, adibidez, lagun baten baserrian elkartu gara eta sukaldatu eta Athletic-en partidua ikusi bitartean plan hederá daukau aurretik”, adierazi zuen Izaskunek. Beste alde batetik, loiuztarrak Udalaren lana goraipatu zuen: “Honelako kasuetan, beti prest daude herrian giro bikaina sorteen duten ekimenak antolatzeko eta herritarrok asko eskertzen dugu. Oso garrantzitsua da giroa sorteen duten ekintzak egitea eta, ontuan izanda, osasun-egoera, oso zaila da. Hala ere, lortu dute”.

Aurtengo epaileek ezinezkoa izango dute paellak dastatzea, baina hala ere sari banaketa izango da. Itxura onena daukan paellaren sukaldariek 160 euroko bonoa jasoko dute, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetan gasta-tzeko. Modu honetan, partaidetzari motibazioa gehitzeaz gain, herriko ekonomiari bultzada garrantzitsua emango dio. Beste alde batetik, 120 euro jasoko dituzte paella originalen egileek eta, gainera, jai giro nena erakusten duen taldeak 80 euro. Umorea garrantzitsua dela kontuan izanda, itxura okerrena daukan paellak egurrezko koilara bat jasoko du.

#LoiuPaellas traola izan zen atzo ospatutako paella txapelketa bereziaren oholtza Zabaloetxeko landaren beharrean

Herriko koadrila eta familiak euren txoko eta etxeetan ellkartu ziren, beti ere osasun-a gintaritzaren argibideak jarraituta