Lezamako Kurtzea auzoko biztanleek eta bertara lanera edo aisialdirako gertura-tzen diren pertsonek badaukate jada Euskotres geltoki berriztua erabiltzeko aukera. Asteazkenean, Eusko Trenbide Sareak egindako lanak bukatu ziren eta horrenbestez, erabilgarri dira jada igogailu berriak. Pasaden urteko irailean hasi ziren lan hauek, izan ere, denboraren igaroera eta honen erabilera zela eta nahiko zaharkituta zegoen tren geltokia.

Beste alde batetik, nasa batetik bestera igarotzeko oso segurtasun urria zeukan lur azpiko tunel bat zegoen eta, txoko zehatz hau, Lezamako puntu beltz bat zen. Hau ikusita, Udalak egoera hau ebazteko eskaera egin zuen ETSren aurrean eta garraio entitateak baiezko erantzuna eman zuen.

Guztira, 500.000 eurotik gorako inbertsioa suposatu dute berrikuntza lanek. Alde batetik, lur azpiko tunela itxi egin da eta, bestetik, nasa batetik bestera igarotzeko pasabide garaia ezarri da. Bertara igotzeko, eskailerak jarri ziren eta, aste honetatik aurrera, mugimendu mugak dituzten pertsonak, adintsuak zein bestelako mugikortasun arazoak dituztenek igogailuak erabili ahal izango dituzte.

Nahiz eta igogailuakk herenegun ireki ziren, eskaillerak eta pasabide garaia otsailaren 12tik egon dira erabilgarri. Segurtasun arloari dagokionez, kamerak ezarrita daude jada, baina oraindik ez daude martxan. Udalaren arabera, hauek segurtasun grabaketak egin ahal izateko tramiteen kudeaketa egiten ari dira.Kurtzea auzoko Euskotren geltoki berria erabili ahal izateak oso berri baikorra suposatu du Lezamako biztanleriarentzat eta tren zerbitzua egunero erabiltzen duten bidaiarien-tzat. Jon Ander Aurrekoetxeak, Txorierri eskualdeko herriko alakteak, ETSrekiko esker ona adierazi zuen: "Eskerrak eman behar ditugu honelako inbertsio bat egiteagatik eta auzokideen nahi eta kezkak ebazteagatik. Oso emaitza ona izan dute lanek eta asko eskertuko dute lezamarrek, alde batetik, eta trena maiztasun handiz erabiltzen dutenek. Gainera, lur azpiko tunela tapatzea lortu dugu eta, horrenbestez, Lezamako puntu beltz bat ezabatzea".

Hortaz, Kurtzeako aisialdi gunera, zein lantegietara bidaiatu nahi dutenek, badaukate jada geltoki berria bere osotasunean erabiltzeko aukera, segurtasun eta erosotasun osoz.