Gaur egun gizarte bizkaitarra bizitzen ari den ezhoiko osasun egoeraren aurrean, hainbat dira arrisku berezia daukaten biztanleria sektoreak; esate baterako pertsona nagusi edo adintsuak. Honen aurrean, Mungiako Udalak telefono bitarteko atentzioa martxan jarri du azken asteetan herrian bizi diren eta 70 urtetik gora bete dituztei zuzendutako telefono bidezko atentzio zerbitzua. Honen bitartez, auzokideren batek, osasun krisialdian zehar, inolako beharrizanik daukan ezagutzea bilatzen du herriko gobernuak.

“Udaletik pertsona hauei laguntza eman, lagundu eta eurenganako maitasun eta gertutasuna transmititu nahi dugu, basbestuago sentitu daitezen egoera latz honetan”, adierazi zuen Bakarne Egiak, alkateorde eta Gizarte Ekintza eta Berdintasun zinegotziak.

Nahiz eta, momentuz, zerbitzu hau 70 urtetik gorako mungiarrentzako zuzenduta dagoen, espero da datozen egunetan adin-tartea gutxinaka zabaltzen joatea jende gehiagorengana ailegatu ahal izateko. Gehienbat, erabiltzaileei laguntza behar duten galdetzen zaie; erosketak egiteko, sendagaien bat eskuratzeko, zaborra botatzera jaisteko... Honetarako, gizarte-langileek aukera desberdinak eskaintzen dituzte, batik bat laguntza psikologikoa, aholkularitza juridikoa edo bitartekaritza bezalako kontuak.

Bestalde, honelakho zerbitzuak eskatu nahi dituzten adintsu mungiarrek Herritarren Arreta Zerbi-tzura (010) deitzeko aukera daukate, goizeko 7:30ak eta arratsaldeko 16:00ak bitartean, edo haz@mungia.eus helbidera idatzita astelehen eta barikua bitartean. Gainera, Gizarte Zerbitzuen Mungialdea Mankomunitatera deitzeko aukera ere badaukate, 946 15 55 51 edo 946 15 55 64 telefonoen bidez.