- Berrogeialdi egoera honetan dagoen denbora libre ugaria nola igarotzea da gaur egun biztanleria bizkaitarraren ardura nagusienetako bat. Etxetik atera ezin izanda, aisialdirako ohiko planak guztiz trabatzen ditu eta, horrenbestez, jendea aukera desberdinak erabiltzen ari da; mahai-jolasak, antzinako argazkiak ikusten, sukaldaritza errezeta bereziak egiten, kirol ariketa desberdinak egiten... Plan zerrenda hau zabaltzeko intentzioarekin, hainbat dira norbanako, entitate eta elkarte desberdinak proposatzen ari diren baliabideak.

Mungiako Udalaren kasuan, bere Facebook kontuaren bitartez, aukera ugari partekatzen ditu egunero herritarrekin. Esate baterako, eta beste askoren artean, betidanik familia ospakizunetan presentzia nabarmena izan duen joko xelebre bat aurkeztu du; bingoa. Kasu honetan, egunerokotasunean etxean erabiltzen diren materialak erabilita, zehazki, hauek birziklatuta, etxean eraikiko dute jolasa mungiarrek. Kartoizko xafla bat margotzea da joko honen oinarri nagusia. Behin hau koloreztatu eta lehortuta, txikiagoa den beste kartoi bat itsatsi beharko dute pertsona erabiltzaileek. Etxeko bingoa osatu ahal izateko bigarren material bat beharko du jendea; esnea bezalako likidoak mantentzeko erabiltzen dirren tetabrick-etako tapoiak. Hauen oinarria bigarren kartoi xafletan itsasi beharko dira, lerroak osatuta. Beste alde batetik, tapoiak alderatu eta hauetan nahi izan besteko zenbakiak margotzea bakarrik geratzen da. Beti ere batetik hasita eta hemendik gorako orden logikoan. Egokiena 100 zenbakira arteko zenbaki zerrenda egitea litzateke, baina kontuan izanda etxean erabiltzeko jolasa dela, bakoitzari egokien iruditzen zaion kantitatea izango da egokia. Behin jolasa fisikoki eraikita, familiako jokalari bakoitzarentzako zenbaki kartoiak egitea eta banatzea bakarrik suertatzen da, ondoren zortea izatearekin lagunduta noski.

Azken asteetan etengabea da multimedia materialaren joan etorria sare-sozialen bitartez eta, kasu askotan, jendeak berrogeialdian zehar asisialdia igarotzeko erabiltzen dituzten metodoen inguruko bideoak izan ohi dira bidaltzen eta jasotzen diren bideoak. Bizkaiako txoko desberdinetan, protagonismo nabarmena izaten ari da Bingoa. Hainbat dira arratsaldeko 18.00ak aldera balkoira atera eta betiko jolas honetan parte hartzera animatzen direnak, beti ere honen koordinatzaileak mikrofonoa hartu eta lehiotik ateratzen doazen zenbakiak argi eta garbi esanda. Metodologia desberdinak erabiltzen dira auzokideen arteko Bingoak antolatzeko. Esate baterako, Bilboko etxebizitza multzo bateko bizikide bat ari da hau antolatzen. Goizero, parte hartu nahi duten auzokideek euren txartelak erosten dituzte inongo harreman fisikorik beharrezkoa ez den metodo baten bitartez, horrenbestez, ez dago inongo kutsapen arriskurik.

Kontuak kontu, garrantzitsuena berroeialdu luze honen bitartean egoten ari den denbora libre ugaria ahalik eta era dibertigarri eta emankorrenean igarotzea da. Honetarako, bakoitzak erabakiko zein plangintza mota garatu, bain argi dago Bingoa gustoko dutenek badaukatela etxean nola jokatu Mungiako Udalak emandako argibideak jarraituta.