Askoren esanetan, Mungiako biztanleria Bizkaiako aktiboenetakoa da, izan ere, hainbat dira herritar-elkarte zein entitate desberdinek antolatzen dituzten eta jendez gainezka egon ohi diren kirol, kultura zein bestelako ekimenak. Zapatu honetan, oro hurrun joan gabe, herriko kaleek Mungiako hamabigarren duatloia jasoko dute IA Sports plataformak antolatutako eta Euskal Triatloi Zirkuitoko froga puntuagarri batean. Legardako Udal Kiroldegia ekintza fisikoko erdigunea izango da eta froga honetan 27,5 kilometro egin beharko dituzte partaideek guztira; hasteko, korrika bost kilometrotan, jarraian 20 kilometro pedal-kolpeka bizikleta gainean eta, amaitzeko, beste bi kiometro eta erdi korrika helmuara heldu arte.

Bertan, Bizkaia eta Euskal Herriko kirol-talde desberdinetako kideak izango dira partaide eta, etxean jokatuko dutela kontuan izanda, guztiz ziurtatua egongo da Mungiako Tritoien presentzia, herriko triatloi elkartearena. 2020 urte hau taldearen hirugarrena izango da, izan ere, hau 2018 hasieran sortu zen Mungia Rugby Taldeko barne-zatiketa bezala. "Bi bide genituen taldea sortu ahal izateko; bata, hutsetik hastea eta, bestea, beste talde baten barnean hastea. Orduan, rugby elkarteak beraien eskutik sortzeko aukera eskeini zigun eta orduan hasi zen guztia. Nahiz eta euren barnean gauden, guk hartzen ditugu gure erabakiak eta gure erara egten dugu lan, beti ere eurak jakinaren gainean jarrita bi elkarteen jarduerak ez trabatzeko", azaldu zuen Unai Castillok, Mungiako Trtoiak Taldeko kideak. Gaur egun, 23 dira bertan parte hartzen duten pertsonak eta, bestalde, sartzeko prest dauden jende gehiago ere badago. 20 eta 52 urte bitarteko adinak daude tritoien artean eta mota desberdientako kirol-frogetan hartzen dute parte; triatloiak, zuapatukoa bezalako duatloiak, aquatloiak, mendiko zein errepideko bizikleta txapelketatan, krosetan eta abar luze bat. "Nahiz eta gure izenean triatloi taldea garela, egia esanda mota guztietako ekintzak egiten ditugu. Elkartean badaude korrikan, bizikletan edo igeriketan bakarrik aritzen direnak, izan ere, guk bilatzen duguna jendeari kirola egiteko aukera desberdinak eskeini ahal izatea da. Nik uste dut oso garrantzitsua dela jendeak modalitate desberdinak frogatzea. Hasieran, nik korrika bakarrik egiten nuen eta monotonia apurtzeko intentzioarekin mendiko bizikletan hasi nintzen eta horrela sartu nintzen mundu honetan", aitortu zuen Castillok. Kirola egiteko aukera desberdinak alde batera utzita, mungiarrak elkarte barneko jendearen artean dagoen giro pertsonalaz gozatzera animatu zuen nahi duenarentzako ateak zabalduta: "Ez da beharrezkoa inongo konprmezurik hartzea. Frogatu nahi dutenentzako laguntza ere eskaintzen dugu".

Bestalde, Mungiako Tritoiak Taldeak oso harreman ona manten-tzen dute herriko kirol-talde desberdinekin. Mungiako biztanlerian sentsibilitate eta gustu desberdietako pertsonak daudela kontuan izanik, oso garrantzitsua da taldeen arteko sinergiak lan-tzea Castilloren arabera: "Guk rugby, atletismo, saski-baloi eta igeriketa taldeekin harreman estuak ditugu. Esate baterako, Behobia-Donosti frogarako autobus bat abtolatu genuen atletismo taldearekin batera. Honelako gauzak oso onuragarriak dira danontzako".

Zapatuko frogari begira, Mungiako Tritoiak antolakuntza lanetan hartuko dira neurri handi batean, izan ere, hiru izango dira frogan parte hartuko duten taldekideak. Gainontzekoak bolobdres lanak egiten ibiliko dira errepideak mozten edo norabide keinuak eginez: "Aurreko urteetan antolakuntza oso ona izan da, baina beti dago ondo boluntario talde handi bat izatea eta, aurten Udalak jendearen laguntza eskatu duela kontuan izanda, gu bertan izatera animatu gara". Kirol atalari dagokionez, Castillok uste du profil exigentea izango duela Mungiako hamabigarren duatloiak, nahiz eta nahiko laburra izan gainerako duatloien an-tzera. Bere aburuz, gakoa bizikleta atalean egon daiteke frogako irabazleentzako.