Euskal herriak bere ibilbide luzean zehar bizitako egera desberdinek lurraldeak oso historia aberatsa bizi izana eragin du. Guda zibila bezalako une esanguratsuek oso arrasto sakona utzi dute txoko desberdinetan eta, horregatik, hainbat dira herri desberdinetako memoria historikoa oroitu, zaindu eta berreskuratzeko urte askotan zehar lan handia egin duten giza-elkarte eta entitateak. Larrabetzuren kasuan, esate baterako, hainbat dira urte osoan zehar antolatzen diren memoria historikoarekin lotutako ekintzak; omenaldiak, urteurrenak... Orain gainera, bertoko eta inguruko biztanleek herriko momentu historiko desberdinak irudikatuta eta ndo azalduta ikusteko txoko berri bat daukate. Eguen arratsaldean, memoria historikoaren interpretazio zentro berria zabaldu zuen Udalak Anguleri Kultur Etxean. Bertan erakusketa gela handi bat dago irudi desberdinak islatuta bertan. Gainera, ikusen-tzunezkoak erreproduzitzeko gela bereziak daude bertan, horrenbestez, oso aukera ona eskeintzen du txoko honek herrian gertatutako une historikoak gaur egunean ezagutzeko.

erakusketa berezia Datorren hilabeteari, hau da, martxoari hasiera ona emateko, Joseba Zabalza argazkilariak egindako lanek osatutako erakusketa bat jasoko du memoria historikoaren interpretazio zentroak. Gogoan hartzeko izenak deituko da irudi sorta eta martxoaren 2an, astelehena, biziko du bere inaugurazioa, arratsaldeko 19:00etan, eta bertan izango da martxoaren 13ra arte. Honen ordutegiari dagokionez, astelehenetik ostiralera egongo da ikusgai; goizetan 10:00ak eta 13:00ak bitartean eta arratsaldetan 16:00ak eta 20:00ak bitartean. Hau kontuan izanik, Euskal Herriko historioa gogoko dutenek oso aukera polita daukate Larrabetzun.