Sondika - Bizkaiako herri gehienen antzera, Sondikako Udalak ere aurtengo aurrekontu proiektua onartu zuen pasaden astean. Onarketa prozesu honen bozkaketari dagokionez, EAJ-PNV-ren eta PSE-EEren aldeko botoak jaso zituen proposamenak eta, bestalde, EH Bilduko honen aurkako jarrera azaldu zuen. Zenbakiei erreparatuta, oso datu positiboak dira aurtengoak Udalaren arabera, izan ere, 5.473.410 eurokoak dira urtengo kontuak, 2019 urtekoak baino %2,76 nagusiagoak. Xabier Zubiaur, Sondikako alkateak burututako gobernu korporazioaren esanetan, sondikoztarren partaidetza izan da aurrekontu hauek diseinatu eta aztertzeko gako nagusia. Guztira, 49 proposamen jaso zituen Udalak biztanleriaren eskutik 2019an zehar aurrera eramandako prozesu parte hartzaileen bitartez eta, hauetako %56a aurtengo aurrekontu proiektuan sartu dira. Gainera, beste %12a datozen urteetan egiteko intentzioa dauka herriko gobernuak. Bere eskutik, Zubiaur oso jarrera positiboarekin azaldu zen 2020ko kontuak onartu ostean: "Sondikoztarren nahi eta kezketan oinarritutako aurrekontu proiektua da, izan ere, biztanleriaren proposamenak hartu ditugu gidatzat diseinatzeko orduan. Poiektu errealista, progresista eta soziala da hau, baina, hala ere, azpiegitura arloan herriak dituen beharrizanetan ere sakontze beharrezkoa dela uste izan dugu". Inbertsio aspektuari dagokionez, gizarte zerbitzuen aspektua asko zainduko du Sondikako Udalak. Batetik, Txorierriko Mankomunitatera bidertuko den kantitate ekonomikoa %6 batean handituko du; era honetan 160.000 eurotik gora zuzenduta guztira. Behargintzari, edo EGAZ Txorierriri, begira ere 60.000 euroko inbertsioa egingo du, eskualdeko biztanleriaren formakuntza eta lan munduaren sustapena modu nabarmen batean bultzatuz. Herriko merkataritza bultzateko kanpaina bat ere aurrera eramango du Udalak 10.000 euroren bitartez. Euskerak eta genero berdintasunak ere garrantzi handia daukate herriko kultura eta egunerokotasunean, horrenbestez, 100.000 euro inguru inbertituko dira aspektu hauetan.Alkateak azaldu zuen bezala, herriko azpiegiturak konpondu eta hobetzeko ezfortsu handia egingo du Sondikako Udalak; bost proiektu nagusi azpimarratuta arlo honetan. Hasteko, herriko auzo desberdinetako hirigintza arloko gabezia eta akatsak zuzentzeko 62.000 euroko inbertsioa egingo du Udalak. Betsalde, proiektu nagusienetako baten ejekuzioa egingo da; Gaztetxearen berriztea. Pasaden urtetik, Gazte2020 programaren bidez hainbat bilera izan ziren Udal eta erabiltzaileen artean Gaztetxe berria diseinatzeko eta, hau gauzatzeko, 20.000 euro gastatuko dira. Nagusien Etxea eta Udal-Liburutegian ere hainbat hyobekuntza ezarriko dira urtean zehar hauetako erabuiltzaileen proposamenak direla eta, arlo honetan 45.000 euro inbertituta. Basozabal futbol zelaia ere hobetuko da, izan ere, hau herriko kirol arloko aspektu garrantzitsuena da eta, ondorioz, 13.000 bidertuko dira beharrezkoak diren konponketak egiteko. Hezkuntzari dagokionez, Gorondagane Eskolako aurpegi berritzea ere Udalaren intenmtzioa da eta, honetarako 20.000 euro gordeko ditu. Amaitzeko, 30.000 euro inguru zuzenduko dira herriko irisgarritasuna hobetzeko. Hau ikusita, esan daiteke aspektu desberdinak zaindu dituela Udalak aurrekontuen diseinu prozesuan. - O. Pérez