sondika - Sondikako gazteriak zorioneko berri bat jaso du, izan ere, Udalak herriko gaztetxea berrizteko lanak egingo ditu. Orain dela hainbat hilabete, Xabier Zubiaurrek, Sondikako alkateak, burututako gobernuak hainbat bilera eta bisita antolatu zituen gaztetxea nola hobetu ahal zen jakin ahal izateko. Behin pertsona erabiltzaileen eta birgaikuntza arloko enpresa adituen proposamen eta kezkak entzunda, Udalak hiru entitatek emandako eskaintzen artean aukeratu zuen eta, behin aholku guztiak entzun eta diseinu guztiak ikusi eta aztertuta, aukera egin zuen.

Hau burutu ahal izateko, 10.000 euroko inbertsioa egin beharko du Udalak eta berrikuntza lanak udaldian hasiko dira, izan ere, berrikun-tzak ezartzeaz gain, komunak eta biltegia bezalako instalazioak ere modu nabarmen batean hobetuko dira.

Diseinu berriaren irudietan ikusi daitekeen bezala, entretenimendurako futbolina bezalako tresneria klasikoa izango du gazteria sondikoztarrak eta, honen alboan, sukaldaritza gaitasunak erabili nahi dituztenentzako tresneria; hiru su, hozgailua eta materiala garbitzeko harraska. Bestalde, ping-pong mahai bat ere izang da egongelan; puff txikiekin ekipatutako zonaldearen alboan, bertan jendeak lasaitasunean hitz egin dezan.