Nahiz eta Olentzerok jada euskal etxeetako zuhaixka azpietan opari guztiak utzi, beste hainbat ekintza berezi antolatzeko geratzen dira herri Bizkaitarretan 2019 urteari azken agurra eman aurretik. Mungiaren kasuan, gainera, oso giro berezia bizi da Gabnetan, izan ere, Olentzero bertan bizi da, Izenaduba Basoco bere baserrian. Horrenbestez, urteko garai hau oso era polit batean bizi da Mungialdeko hiriburuan, baina batez ere, San José Etxe Alai Fundazioko adintsuentzako egoitzan. Urtero bezala, bertako erabiltzaileek aurten ere ekintza solidario bat egin dute Gabonetara begira. Azken asteetan zehar, eskuz eta birziklatutako materialekin zuhaitzak apaintzeko osagai bereziak prestatu dituzte etxe mungiarreko erabiltzaileek; alde batetik, hosto gorriak eta, bestetik, kolore desberdinetako 'muffin' distiratsuak. 125 apaingarri inuru egin dituzte guztira eta pasaden astelehenetik, hilak 23, daude salgai; hostoak hiru euro eta erditan eta 'muffin'-ak hiru eurotan.

Erabiltzaileek eskuz egindako objektuekin bildutako diru guztia Biocruces Bizkaia Institutura bideratuko du San José Etxe Alai Fundazioak, izan ere, entitate hau gaita desberdinen inguruko azterketak egitea dauka helburu. "Urtero urtero, arrazoi solidari desberdin baten alde ematen dugu bildutako dirua, izan ere, uste duu oso garrantzitsua dela, garai honetan bereziki, jendea laguntzea", adierazi zuen Aitziber Mandalunizek, San José Etxe Alai Fundazioko zuzendariak.

Nahiz eta solidaritatea izan ekimen honen funtsa, beste aspektu berezi ugari ditu kontuak. Zentroko langileen arabera, erabiltzaileek asko disfrutatzen dute eskulan hauek egiten eta, gainera, euren mugikortasuna eta eskuetako habilezia trebatzeko laguntza handia da: "Oso hunkigarria da eurak disfrutatzen ikustea. Gabonak oso garai bereziak dira guztintzako eta oso garrantzitsua da eurak ere disfrutatzea eta gainera euren osasunerako hariketa onak egiten". San José Etxe Alai Fundazioko egoitza barnean bizi den bizitza, adintsuen erresidentzien inguruko aurreiri-tziekin. Urte osoan zehar, hainbat dira bertako langileek prestatzen dituzten jarduera desberdinak; esate baterako, abuztuan, Bilboko zirkorako irteera, edo San Antontxu jaietako talo tailerra bezalako ekintza arrakastatsuak.

Mungialdeko Gizarte Zerbi-tzuen Mankomunitateak ere laguntza handia ematen dio egoitzari Jagoten proiektuaren bitartez. Honen arabera, hilean behin eskualdeko eskoletako ikasleen eta zentroko erabiltzaileen arteko belaunaldiarteko iniziatiba planteatzen da.