Mungia - Mungiako biztanleriak asteburu honetan ere baditu ospa-tzen jarraitzeko arrazoiak. Barikuan hasita, hiru egun berezi bizi-tzeko aukera izango dute Belako auzoko Eneperi eta San Anton jaiak direla eta. Arratsaldeko 19:00tan emango den txupinazotik aurrera, hainbat izango dira ekintzak: erromeriak, karta eta gastronomia lehiaketak... Baina, aurtengoan, beste bat izango da bertaratutakoen begiradak zentratuko dituen ekitaldia, izan ere, zapatuan, Bizkaiako Artzain Txakurren 55.Txapelketa ospatuko da San Anton ermitaren inguruetan arratsaldeko 17:30etan.

Bertaratutakoetan gaztetxuenak izango dira ekintzaz gozatzen hasiko diren lehenengoak, izan ere, 16:45etatik aurrera, gaztaia egiten ikasi ahal izateko tailer txiki bat egin ahal izango dute. Gainera, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, ardi gazta mota desberdinak eta nekazaritza arloko produktu desberdinak dastatu zein erosteko aukera izano da.

Bizkaiko Artzain Txakurren Elkarteak antolatutako txapelketari dagokionez, hamahiru izango dira aurreko urtean. Galak, Eneko Serrano orozkotarraren txakurrak, irabazitako garaikurra lortu ahal izateko lehian ibiliko direnak eta, nola ez, berak ere garaipena berrizteko indarrak xahutuko ditu. Bestelako partaideei dagokionez, orotara, zazpi herri bizkaitarretakoak izango dira artzain txakurrak; Abadiño, Aulestia, Markina, Orozko, Orduña eta Sodupe. Mungiak ere bere ordezkaritza izango du: Ibon Bilbao, Birle auzoko artzainak, Laika ere aurkeztuko du Bizkaiako txapela etxean geratu dadin.

Txapelketako partaideek bi ariketa burutu beharko dituzte froga osoan zehar. Haietan lehengoan euren esanekotasun eta trebezia agerian utzi beharko dituzte. “Txakurrak artaldea dagoen kontrako bidea hartu eta artegiaren atzekaldean jarrita dogozan lau banderatxuaren artetik joanda, artaldean sartu eta artzaina dagoen lekura eroan beharko ditu ardiak. Ardiak artzainarengana heldu aurretik, lehenengo, zelai erdian dagoan hesitik, eta gero, alboko hesietako batetik paseu beharko dabe. Ariketa hau egiteko zazpi minutu edukiko ditu txakurrak”, azaldu zuen antolakuntzak.

Froga honetan emaitza hoberenak lortutako lau txakurrak azkenengo ariketara igaroko dira, hots, finalera, eta bertan esanekotasunaz gain euren abilidadeak islatu beharko dituzte: “Txakurrak artaldea dagoen kontrako bidea hartu eta banderatxuen artetik pasata, ardiak artegian sartu eta bertatik atera egin beharko ditu. Ariketa honetan txakurrak probea amai-tzea eta horretarako behar izan dauen denborea ez eze, esana betetea, mantsoa izatea, artaldea osorik ondo eramateko kapaz izatea ere kontuan izango dira eta ardiei emoten dautsien tratua bere oso kontuan hartuko da”.

Puntuazio altuena izandako bi txakurrak Bizkaiako ordezkari izango dira Euskadiko Txapelketan eta, irabazlea, irailean Oñatin ospatuko den Nazioarteko Txapelketako partaide izango da. - O. P.