zamudio - Zamudioko biztanleria irrikitan dago Sandoni jaiak ospa-tzeko irrikitan, izan ere, barikutik aurrera, San Antolin ermitako inguruak jendez gainezka egongo dira programazio anitzak jasotako ekin-tza ugarietaz gozatzen. Barikuan, abuztuak 30, arratsaldeko 18:30etan izango da jaietako hasiera ofiziala txupinazoaren bitartez. Jarraian, Ituiño magoaren ikuskizunak eta idi-proba erakustaldiak estreinako eguna itxiko duen txitxiburduntzi otorduari eta Kantarelux taldearen erromeriari paso emango dio. Zapatuko ekintza nabarmenena goiz osoan zehar izango den paella txapelketa izango da, baina, hala ere, beste hainbat ikuskizun izango dira; esate baterako, Hiru Bat Dantza Taldearena, 13:00etan. Arratsaldeko mus txapelketak mahaiganekoa girotuko du eta, eguna aurrera pasa hala, Joxe Mendizabalek gidatutako berbena herrikoia izango da. Sandoniei amaiera emateko, astlehena izango da itxiera jardunaldia, hots, San Antolin eguna. Eguerdiko 12:00etan hasiera izango du eguneko mezak eta, jarraian, auzoko zamudioztar adintsuei omenaldi bat egingo zaie lunch txiki batek jarraitua. - O. Pérez