mungia - Olalde Aretoa Mungiako kulturaren oinarri nagusienetako bat bilakatu da azken legealdietan. Horregatik, Ager Izagirrek, Mungiako alkateak, datozen lau urteetarako bere ekintza ugari gune honetarako zentratuak izango dira. Oraingoan, aretoko zinema emanaldien ingurukoak izan dira berrikuntzak. Udalak, datorren kurtsotik aurrera, hau da 2019-2020eko irailean hasita, zinema egutegia zabaltzea erabaki du. Lehen, urri eta ekainaren tartean garatu izan zen emankizunen programazioa eta aldaketa berriei esker, irailaren, erdialdean hasita, ekainaren erdialdera arte izango dituzte mungiarrek azkenengo estreinaldiak eskuragarri. Aurreko legealdian zehar oso inflexio puntu garrantzitsua bizi izan zuen aretoak, izan ere, aurretik Torrebillela Kultur Etxean biztanleriari astero eskaintzen zitzaizkion zinema ikuskizunak Olaldera lekualdatu zituzten. Modu honetan, emanaldi bakoitzaren irudi eta soinu kalitatea modu nabarmenean areagotzeaz gain, ikusle gehiago jasotzeko aukera ere baliatu egin zen. Gainera, 2019 urterako biztanleriak aurkeztutako Partaidetza Aurrekontuetarako zortzi proiektuen artean, Olalde Aretoaren eskaintza kulturala are gehiago areagotzea bat zetorren. Azken urtean Udalak bildutako datuen arabera, 2018an 25.000 pertsona inguru hurbildu ziren aretoak eskeinitako emanaldi zein tailerrek osatutako programazio kulturalaren partaide izateko, 2015eko datuak %95,52an areagotuz. Oso datu adieraz garriak dira hauek, izan ere, oso denbora gutxian, Mungiako kulturaren oinarrietako bat bilakatu da Olalde. Gaur egu, musikari euskaldun gehienek izki gorritan daukate oholtza mungiarra markatuta euren egutegi zabaletan. - O. Pérez