Zamudio - Zamudioko Udalak aurreko legealdian zehar garatu zuen herriko egitura desberdinak hobetzeko politika aurrera eramaten jarraitzen du datozen lau urteetako proiektu honetan ere. Oraingoan, herriko errepideetako pertsona erabiltzaileak izan dira onura nabarmenak lortu dutenak, izan ere, Udalak ospitale psikiatrikoa eta ITP arteko bidea konpondu izan da. Lehen ibilbidean zehar kokatutako bihurgune batean zulo handi bat zegoen eta orkorrean bidearen egoera nahiko kaxkarra zen. Honek erabiltzaileen igarotzea era nabarmenean zailtzen zuen. Orain, zuloa estalita dago eta gainera, ITP alboko errepide tartean noranzko aldaketa izan da behin erreparazio lanak bukatuta. Gainera, hainbat izan dira zonalde honetan eraikitako aparleku plaza berriak, izan ere, lanak aurrera eraman aurretik, guneko pertsona erabiltzaileek arazo nabarmenak zituzten bertatik euren autoak uzteko eta, berrikuntzei esker arazo honentzako konponbidea aurkitu du Zamudioko Udalak. Honela, herriko zuzendaritzak aitortu duenez beste interbentzio gehiago daude aurreikusita datozen hilabeteetarako herriko aspektu desberdinak konpontzeko. - O. Pérez