LEZAMA - 2010ean hasita, El kar argitaletxeak eta Lezamako Udalak urtero antola-tzen du Mikel Zarate Saria izendatutako txapelketa, idazle lezamarraren homenaldi eta haurrentzako literatura sustatzeko eta aberasteko baliabide bezala. Aurtengoan, ez da inongo saririk banatuko, izan ere, euskal literaturako izen nabarmenek -Miren Agur Meabe, Leire Bilabo eta Xabier Mendiguren- osatutako epaimahaiak 2019ko edizioko irabazlerik ez izandetzea erabaki du. Antza, urte honetan aurkeztutako lanek ez dute sari nabarmen hau jaso ahal izateko adina kalitaterik izan. Iazkoan Lur Gallastegi izan zen txapelketako irabazle, eta bestelako deialdietan Julen Gabiria, Gaizka Arostegi, Patxi Zubizarreta, Arrate Egaña edo Xabier Olaso bezalakoak izan dira Mikel Zarate Sariko garaile. - O. Pérez