BILBO. Bizikletak aparkatzeko gune horrek erregistro sistema berri bat dauka eta irekitzeko baimena. Sartzeko, Euskotreneko bezeroek garraio titulua euskarri bezala duten BARIK (Bizkaia), BAT (Araba) edo MUGI (Gipuzkoa) kontaktu gabeko txartela erabili ahal izango dute.

Horretarako, erregistro eta erabiltze arauak ezarri dira. Bizkaian, bizikletak aparkatzeko zerbitzu hau erabili nahi duten bezeroek Zazpikaleak/Casco Viejo geltokiko Bezeroen Arreta Bulegoetan erregistra daitezke. Horretarako, erabili ahal izateko ezinbestekoa izango da duten kontaktu gabeko txartela pertsonalizatua eta zuzen erabiltzeko modukoa izatea.

Bizikletak aparkatzeko gunera Euskotrenen bidaia bat egin aurretik edo ondoren bakarrik sartu ahal izango da, erregistratutako txartel pertsonalizatuarekin.

Bizikletak aparkatzeko gehieneko denbora 4 egunekoa izango da, denbora hori igarota aparkalekutik kendu ahal izango dira. Horrez gain, instalazioen erabilera txar bat hautemanez gero, sarrera txartel pertsonalizatuaren bidez blokeatuta geratuko da.

Bizikletak aparkatzeko zerbitzuaren erabilera ordutegia geltokiak daukan bera da.

Informazio gehiago nahi duten erabiltzaileek Euskotreneko 944 333 333 telefono zenbakia dute. Horrez gain, Zamudioko geltokian, Bezeroaren Arreta Bulegoetan eta baita konpainiaren www.euskotren.eus web orrialdean ere informazioa lor dezakete.