Mungia - Mungiako artezaleen urteko sasoi garrantzitsuenetakoa prestatzen dago Udala. Apirilaren 30a arte, Uda Pasa Artistikoan izena emateko epea zabalik dago web gune ofizialaren bitartez edo herritarrentzako arreta zerbitzuan. Bertara animatutako 2007 eta 2015 tartean jaiotako artezaleek bi egonalditaz gozatzeko. Haietako lehena uztailaren bata eta hamabi tartean eta bigarrena 15 eta 29 artean. Bertan artearen munduko diziplina desberdinetan murgilduko dira haur mungiarrak; dantza, musika, arte eszenikoa, plastikoak eta olgeta saioak batik bat. Egonaldietaz gozatu ahal izateko, interesatutako familiek 111 euro ordaindu beharko dituzte Mungian erroladatuak izanez gero, bestela 161. Gainera, bazkari zerbitzua eskatu ezkero 175 euro erroladatuek eta 253 bestelakoek. “Uda Pasa Artistikoa antolatzearen helburu nagusia herriko eta inguruko gaztetxoen garapen artistikoa bultzatzea da. Bertako partaideek diziplina ugari giro euskaldun batean lantzeko aukera izango dute irakaste metodo atseginen bitartez”, adierazi zuten Udaleko iturriek bertako haurrak animatzeko asmotan.

EDUKIAK:

-Dantza: dantza modernoa, klasikoa eta euskal dantza.

-Musika eta kantua: musika modernoa, kalsikoa eta euskal kantak.

-Arte Eszenikoak: interpretazinorako oinarrizko teknikak: koreografiak, mimoak,...

-Olgeta-saioak:aktibidade fisikoa kantzeko jolasak eta herri-jolasak.

-Arte palstikoak:teknika bereziak, materiala sortzeko: dekoratuak, mozorroak.

-Familientzako kontzertua:txanda bakotxaren akabuko egunean egingo da eta irekia izango da, hau da, interesa daukan edonor etorri ahal izango da kontzerutu hori entzuten

O. Pérez