LAUDIO. Koronabirusak eragindako osasun-krisialdiak familia asko eta asko egoera latzean utziko ditu, bai ekonomikoki eta bai osasunaren arloan. Hori ekiditzeko, eta normaltasunera bueltatzerakoan herritarren eguneroko bizitza berdintsua izaten jarraitzeko asmoz, Gurutze Gorriak eta Arabako Psikologoen Elkargo Ofizialak telefono bidezko arreta-zerbitzua eskainiko dute arabako biztanleei zuzenduta. Telefono horretan, boluntarioek antsietate edota larritasun-egoera baten aurrean nola jokatu behar den azalduko dute, batik bat.

Ematen ari den egoeraren ondorioz, pertsona asko hasi dira arlo psikologikoan ezinegona sentitzen, eta emozio bizi batzuk sentitzen ari dira, hala nola larritasuna, beldurra, antsietatea, tristura edo amorrua. Sentimendu horien ondorioz, bizipen horiek ezinegona sor dezakete eta pertsonek, horiek gaindituta, segurtasun- eta konfinamendu-gomendioak ez betetzea eragin dezakete. Auzi horiek eragindakoak, sentsazio horrek gainezka egiten diela senti dezakete, beldurra sentitu, errealitatea ukatu, eta gatazkan sartzera irits daitezke.

DOAKO ZERBITZUA

Sentimendu horiei guztiei aurre egiteko, psikologoek euren arreta eskaintzen dute. Laguntza hori behar duenak eskatu egin behar du, bai Arabako Gurutze Gorriaren orrian horretarako sortutako atalaren bidez cruzrojaalava.es/buzon-de-sugerencias, bai Arabako Psikologoen Elkargoaren kasuan, colegiopsicoalava@gmail.com helbide elektronikoaren bidez edo telefonoz, 631 384 965 telefono zenbakira deituta. Behin eskaera edo deia eginda, psikologiako profesionalak eskatzaileekin harremanetan jarriko dira.