Alde Zaharrean dinamismoa berrezartzea eta ekin-tzailetza sustatzea jomuga duen Lokalbide programak jarraipena izango du, datozen hilabeteetan egingo den bigarren deialdiari esker. Bermeoko ingurune historikoan hutsik diren lokalak eta negozio berriak ezarri nahi dituzten gazteen arteko zubi lana egingo du Bermeoko Udalak. Aurtengoan, eta oinarriak moldatu ostean -Udalbatzak oneritzia eman behar zuen- iazkoaren arrakasta berbera izan nahi dute udal agintariek. Bada, diru-laguntza eskatu nahi duten pertsonek azaroaren 15era arte egin ahal izango dute.Udalak identifikatua zuen Alde Zaharrari bere zuen dinamismoa eman beharra zegoela. Eta negozio berriak erekartzea horretarako giltza izan zitekeela. Eta 36.000 euro baliatuko ditu diru-laguntza modura erabiltzeko. Udaleko iturriek zehaztu dutenaren arabera, “lagun-tza hauek ekintzaileei emango zaizkie eta alokairuaren parte bat ordaintzera bideratu behar dituzte. Onuradunek, gehienez ere, 3.600 euroko diru laguntza jasoko dute (300 euro hilabete bakoitzeko)”. Bestetik, ordenantza zehaztu beharra ere izan da -batez ere, lokal hutsen azaleari dagokion puntua-, eta Udalaren zeregina iazkoaren parekoa izango da: Alde Zaharreko lokal hutsak identifikatu ditu, jabeei programara atxikitzeko proposamena egin die eta atxikitutako lokal hauek ekintzaileen eskura jarri ditu, euren negozioak bertan garatu ditzaten. Hau da, “Udalak bitartekaritza lana egin du, jabeei euren lokalak aloka-tzeko laguntza eskainiz eta ekintzaileei negozioak zabaltzeko edo bertara mugitzeko aukera eta laguntza ekonomikoa emanez”, adierazi dutenez.

Arrakastatsua

Iazkoan, Lokalbide lehen aldiz garatu zen urtean, “arrakastatsu-tzat” jo zuten martxan jarritako programa. Eta aurtengoan beretsua izatea espero dute. Aritz Abaroa alkatearen esanetan, “oso pozik gaude programa honekin. Arrakasta handia izan du. Oso garrantzitsua da martxan jartzen diren politikek herrian eta herritarrengan zuzeneko eragina izatea. Programari esker hainbat negozio ireki dira Alde Zaharrean eta hori benetan da poztekoa”, baieztatu du. Eta zera gahitu du: “Lokalbidek Udal Gobernuaren bi helburu estrategikori erantzuna ematen dio: jarduera ekonomikoa sustatzea eta Alde Zaharra dinamizatzea. Gure helburuetako bat da Alde Zaharra herriko eta inguruko ekintzaileentzako erreferentziazko gune bilakatzea. Alde Zaharrean lokal hutsak dituzten jabeak programa honetan izena ematera gonbidatu nahi ditugu. Posiblea da denbora luzez itxita egon diren lokalak berriz irekita ikustea. Gainera, aurten, iaz ez bezala, ez dute zertan metro kuadro minimo batzuk izan behar. Bestalde, ekintzaileak ere Lokalbiden izena ematera gonbidatu nahi ditugu. Iazbost negozio zabaldu ziren eta aurten ere espero dugu arrakasta bera izatea. Posiblea da buruan duten ideia hori gauzatzea”, adierazi du.

Iazkoan moto askotariko bost negozio zabaldu ziren: Doniene kalea, erretxinazko piezen artisau-ekoizpena eta eskuz egindako piezen salmenta denda ireki zen; Arostegi kalean, terapia naturalen tratamendurako gunea; Bidebarrietan, zen meditazio-saioetarako eta gorputz-terapiarako zentroa; Intxaustin, eskulanen eta altzarien dekorazioan diharduen negozioa; eta azkenik, Nardiz kalean, poke izeneko plater hawaiiarrak bertako hegaluze eta antxoarekin eginda.

Helburu bikoitza. Lokalbide programak helburu bikoitza du: alde batetik Bermeoko Alde Zaharrari dinamismoa ematea bilatzen dute, eta bestetik, ekin-tzailetza sustatu nahi dute.

Programa. Programaren bitartez, Alde Zaharreko lokal hutsak identifikatu ditu, jabeei programara atxikitzeko proposamena egin die eta atxikitutako lokal hauek ekintzaileen eskura jarri ditu, euren negozioak bertan garatu ditzaten. Hau da, Udalak “bitartekaritza lana” egin du.