Urtero bezala, Bilboko Udalak martxan jarriko ditu aurten ere bai euskara ikasteko dirulaguntzak. Ekimen horretarako, Udalak 700.000 euroko diru-poltsa aurreikusi egin du, lehen aldiz herritar guztiei irekiko baitzaizkie dirulaguntza horiek. Eskaera-epea astearte honetan irekiko da, apirilaren 30ean, eta maiatzaren 14ra arte egongo da zabalik.

Orain arte, gurasoek, aisialdiko eta kiroleko begiraleek eta deialdietan ezarritako muga gainditzen ez zuten errentak zituzten familia-unitateetako kideek baino ezin zuten eskatu dirulaguntza hori. 2024tik aurrera, ordea, baldintza hauek betetzen dituztenek eskatu ahalko dute: erroldatuta egotea, gutxienez azpimaila bat gainditu izana, bertaratzea % 60koa izatea eta erakunde publikoekin zorrik ez izatea. Diru-poltsa agortu arte emango da dirulaguntza.

2024an, baldintza horiek betetzen dituzten bilbotar guztiek aukera izango dute Bilboko zein kanpoko homologatutako edozein euskaltegitan euskarazko ikastaroak egin izanagatikdirulaguntza bat eskatzeko. Gero, diru-poltsako 700.000 euroak eskatzaile guztien artean banatuko dira, eskatzaile bakoitzari ahalik eta laguntzarik handiena emanda.

Deialdiari buruzko informazioa udalaren web orrian kontsulta daiteke.

Eskabideak bi modutara aurkez daitezke:

  • Online, Udalaren webguneko Agenda atalaren bidez. Izena emateko, BakQ sistema, ziurtagiri digital aitortua (NANa, Izenpe...) eta Bilboko Udalak emandako web-sarbideko gakoa erabili ahal izango dira.
  • Herritarrentzako laguntza bulegoetako erregistroen bidez. Hitzordua eskatu beharko da Udalaren webgunearen bidez edo 94 4 010 010/010 zenbakira deituta.